Aljebra zenbaki eta bestelako objektu matematikoen arteko eragiketa eta erlazioak aztertzen dituen matematikaren adarra da.

Esanak aldatu

  • Ilargiaren inguruan eleberriko elkarrizketa:
    • Eta jakingo al zenuen kalkulu hura egiten? - galdetu zuen Michel Ardanek.
    • Zalantzarik gabe. Nichollek eta biok zehaztu egingo genuen, Behatokiaren oharrak neke hori gainetik kendu izan ez baligu.
    • Bada, Barbicane lagun zaharra - erantzun zuen Michelek -, aurrena burua moztu beharko zidaten niri, oinetatik hasita, problema hura ebazten jarri baino lehen!
    • Aljebra ez dakizulako - ihardetsi zion lasai Barbicanek.
    • A! Zuek, x jaleok! Uste duzue dena esanda dagoela aljebra esandakoan..
    • Michel -esan zion Barbicanek- mailurik gabe burnia edo golderik gabe lurra landu daitekeela uste al duzu?
    • Nekez.
    • Bada, aljebra lanabesa da, goldea eta mailua bezalaxe, eta lanabesa ona erabiltzen dakienarentzat. - Jules Verne - Ilargiaren inguruan (1869).

Kanpo loturak aldatu

 
Wikipedian artikulu bat dago honi buruz:
Aljebra