Anjel Lertxundi

euskal idazlea

Anjel Lertxundi Esnal "Andu" (Orio, 1948ko martxoaren 5a - ) euskal idazlea da.

Anjel Lertxundi

Esanak aldatu

  • "Biktimak izan gara eta biktimak gara euskaldunok, baina baita borrero ere".
  • "Eskultore moduan duen guztia aitortu nahi diot, baina pentsatzen dut etorri zitzaigula esatera euskaraz jakin beharrik ez dagoela euskalduna izateko. Horri esker, euskal kulturaren inguruan oso lasai mugitu da jendea, eta artearen munduan bereziki, euskaraz jakin gabe".
  • "Gaur ez da posible dena jakitea, inozoenari ere ez zaio bururatzen dena altzoan hartuko lukeen jakituria zirkular batean sinestea. Internet ere ez da konponbidea, Interneteko anabasan ez baitago inolako irizpiderik."
  • "Itzulpenak zabaltzen du kultura baten leihoa; itzulpenari esker egurasten ditu kultura horrek bere gelak eta ganbarak. Itzulpenen bidez heltzen da hizkuntza bat berez helduko ez litzatekeen eremuetara".
  • "Kaltea jacta est!"
    • Testuingurua: Egunkaria auziko absoluzioa eta gero.
    • Iturria: Berria (2010-04-13)
  • "Konbentzituta nago puntuazio marketan dagoela gramatikaren —zuzen idaztearen— nukleoa, barne-muin horretan jokatzen duela batek bere estiloa (edo estilo falta eta zabarkeria)".

Kanpo loturak aldatu

 
Wikipedian artikulu bat dago honi buruz:
Anjel Lertxundi
 
Commonsen artxibo gehiago dago:
Anjel Lertxundi