Simpsondarrak (ingelesez The Simpsons) Matt Groeningek telebistarako sortutako marrazki bizidunen umore-telesail estatubatuarra da.

Simpsondarren lauza Hollywoodeko Izarren Pasealekuan

Esanak aldatu

Arbeleko kopiak aldatu

  • "Ez dut Emmy bat irabaziko inoiz".
  • "Irakasleen gelan ez dut ezer arrarorik ikusi".
  • "Korrokada ez da erantzun bat".
  • "Nire irakasleak ez du legenarrik".
  • "Nik ez dut Elvis ikusi".
  • "Presidenteak egin zuela ez da aitzakia".

Abraham Simpson aldatu

  • "- Jokatu diru guztia 41 zenbakira, susmo bat daukat. - Abraham Simpson
- 36 zenbaki daude bakarrik". - Erruletaren arduraduna

Bart Simpson aldatu

  • "Ni ez nauk izan".
  • "Zeroz biderkatu zaitez".

Montgomery Burns aldatu

  • "Bikain".
  • "Dolar bat betiereko zoriontasunaren truke? Mmm... zoriontsuagoa naiz dolarrarekin".

Homer Simpson aldatu

  • "Alkoholarengatik topa! Bizitzako arazo guztien sorburua... eta konponbidea".
  • "Aspertzen ari nauk!"
  • "Bibliaren arabera denok gara pekatariak, berau idatzi zuena ezik".
  • "Bikoteen arazoa komunikazioa da... Komunikazio gehiegi!"
  • "Bizitza segidako porrota galanta da Flanders hil dadila desiratzen hasten zaren arte".
  • "Bizitzan hiru pertsona mota daude, zenbatzen dakitenak eta ez dakitenak".
  • "D'oh!"
  • "Eguberrien benetako esanahiaz ahazten ari al gara? Badakizu... Bizarzuriren urtebetetzea".
  • "Emakumea garagardo bat bezalakoa da: usain ona dute, zapore oso ona dute eta bat lortzeagatik zeure ama zapalduko zenuke".
  • "Erreaktore nuklear bat emakume baten tankerakoa da: gidaliburua irakurri eta esandako botoia sakatzea baino ez dago".
  • "Esan (nagusiari) nire autoko atzeko eserlekura joan naizela maite dudan emakumearekin, eta ez naizela itzuliko hemendik 10 minutura arte!"
  • "Ez nazazue jan, arren! Emaztea eta semeak ditut. Haiek jan itzazue!" (Homerrek estralurtarrei).
  • "Internet? Oraindik dabil hori?".
  • "Jainkoa nire fikziozko pertsonaiarik gogokoena da".
  • "Jauna (Jainkoa), dena ikusten duzula egia izatea espero dut. Tira, jakina, zu toki guztietan zaude, orojalea zara".
  • "Jendeak estatistikak asmatzen ditu zerbait frogatzearren, eta hori jendearen %14k daki".
  • "Lehenengo ez erostea nahi zenuen, orain itzultzea nahi duzu, ea zeure burua argitzen duzun!"
  • "Lisa, banpiroak asmatutako izakiak dira, iratxoak, gremlinak eta eskimalak bezala".
  • "Munduko diru guztia edukiko du, baina inoiz erosi ezin izango duen gauzarik bada... dinosauro bat".
  • "Normalean ez dut otoitz egiten, baina hor bazaude... Salba nazazu, Superman!"
  • "Nuzelar, hitza nu-ze-lar da".
  • "Operadorea? Zein da 091ren zenbakia?"
  • "Orain, Internetekin, umeak bakarrik hezten dira".
  • "Seme, ez zaitut hilko, baina zure kontzientzian eragingo duten hiru gauza esango dizkizut: zure aita lur jota utzi duzu, zure familia ere bai, eta burusoiltasuna hereditarioa da".
  • "Telebistarik eta garagardorik gabe Homerrek burua galtzen du".
  • "Zergatik da hain garrantzitsua eraikin horretara igandero joatea? Jainkoa ez al dago edonon?"
  • "Zure bizitza erraztuko duten hiru esaldi erakutsi nahi dizkizut. Lehena: Ni ez naiz izan. Bigarrena: Hara, ideia ona, nagusi!. Eta hirugarrena: Horrela zegoen ni heldu nintzenean" (Homerrek Barti).

Elkarrizketak aldatu

  • "- Aita, egunkari hori prentsa sentsazionalistaren adibide triste bat da. (Lisa)
- Egia esatera ausartzen den egunkari bakarra da: dena ezin hobeto doala". (Homer)
  • "- Bart, noiz da Lisaren urtebetetzea? (Homer)
- Ez dakit. (Bart)
- Ez dakizula zure arrebaren urtebetetzea noiz den? Zer neba-klase zara zu?" (Homer)
  • "- Munduan bakea egotea nahi dut. (Lisa)
- Lisa, nola izan zaitezke hain zeurekoia?" (Homer)
  • "- Selmari gizon bat aurkitzea nahi dut. Zintzoa izan behar du, atsegina, ederra... (Marge)
- Aizu! Zergatik eduki behar du berak zuk baino senar hobe bat?" (Homer)
  • "- Zuentzat haurtxo bat dibertsioa da. Niretzat gauez pixoihalak aldatzea da. (Homer)
- Hori ez al du amak egiten? (Bart eta Lisa)
- Bai, baina gero niri kontatzera etortzen da". (Homer)

Kanpo loturak aldatu

 
Wikipedian artikulu bat dago honi buruz:
Simpsondarrak
 
Commonsen artxibo gehiago dago:
Simpsondarrak