François-Marie Arouet edo Voltaire, (Paris, 1694ko azaroaren 21a - Paris, 1778ko maiatzaren 30a) frantziar filosofo eta idazlea izan zen.

Voltaire

Esanak aldatu

Egiazkoak aldatu

  • "Arriskutsua da arrazoi izatea agintean dauden mandatariak oker dauden kontuetan".
  • "Demokraziak herri oso txiki baterako bakarrik ematen du egokia".
  • "Ezagutzen ez dena ezin da desiatu".
  • "Ezjakintasunak zeharo baiezten ala ukatzen du. Zientzia ezbaika aritzen da".
  • "Gustuko dudana egitea erabaki dut, osasunerako ona baita".
  • "Jainkoa komediante bat da, barre egiteko beldurtuegi dauden ikusleentzat antzezten duena".
  • "Jendea aspertzeko sekretua dena esatean datza".
  • "Lanak hiru gaitz urruntzen ditu guregandik: aspertzea, bizioa eta beharra".
  • "Literatura hitzen pintura da".
  • "Batzuen ustez, neba-arreba galduak, Jainkoari frantses eskasean otoi egiten diotenak, paternalismoz barkatzea haien eskuetan armak jartzearen parekoa da; eta, berriro ere, Jarnac, Moncontour, Coutras, Dreux, Saint-Denis eta beste leku askotako gudak ikusiko ditugu. Ez dakit hala ote den, ez naiz profeta eta; baina, nire ustez, ez da kontsekuentea hau esatea: ≪gizon horiek matxinatu egin ziren, gaizki tratatu zituztenean; beraz, ongi tratatzen dituztenean, matxinatu egingo dira.≫(...).

Azken finean, tolerantzia horrek ez du gerra zibilik piztu; intolerantziak lurra sarraskiz bete du. Epaitu orain bi aurkari hauek: semeari zintzurra moztu diezaiotela nahi duen ama, eta entregatzen duena, bizirik jarrai dezan! (...)Irakurle inpartzialei erregutzen diet egia horiek aztertzeko, egiaztatzeko eta zabaltzeko. Adi dauden irakurleak, beren pentsamenduak jakinarazten dituzteznak, egilea baino urrunago iristen dira beti." - "Tolerantziari buruzko tratatua"

Gaizki egotziak aldatu

  • "Ez nator bat zure ideiekin, baina beroriek adierazteko duzun eskubide sakratua defendatzen dut". Voltaireri egozten bazaio ere, Evelyn Beatrice Hallek erabili zuen esaldi hori lehen aldiz "Voltaireren lagunak" liburuan (1906). Esaldia Voltaireren jarrera laburbiltzeko erabili zuen.

Kanpo loturak aldatu

 
Wikipedian artikulu bat dago honi buruz:
Voltaire
 
Commonsen artxibo gehiago dago:
Voltaire