Wikiesanak:Orriak nola aldatu

Oso erraza da wiki orri bat aldatzea: egin beharreko gauza bakarra aldatu izeneko botoian klik egitea da. Orrian idazten den lehen aldia bada, hau da, ez bada izenburu hori duen artikulurik, berez irekitzen da aldatu lehiatilan.

Behin hau eginda, aldatu orrian testu-kutxa bat ikusiko duzu, artikuluaren testua idatzita eduki dezakeena. Orain da zure momentua. Idatz ezazu idatzi beharrekoa eta prest duzunean sakatu testu kutxaren behekaldean dagoen Aurrebista erakutsi izeneko botoia. Ikuskatu ea ongi geratu den, eta zuzendu egon litezkeen akatsak. Dena ongi dagoela uste duzunean sakatu Orria gorde, hau ere behekaldean.

Aldatzeko kutxaren gainean ikur hauek ere ikus ditzakezu:

Alabaina, litekeena da ez agertzea, erabiltzen duzun nabigatzailearen eta nolako hobespenak dituenaren arabera.

Botoi hauek zure aldaketa errazteko dira. Normalean, testu bat aukeratuta funtzionatzen dute. Testua hautatu gabe erabiltzen badituzu, adibidezko testu bat azalduko zaizu. Ahalegindu beraiekin!

Proba batzuk egin nahi badituzu, proba orrian egin ditzakezu. Ez ahaztu Aurrebista erakutsi aukeratzen, dena zuk nahi bezala dagoen ikusteko. Laburpena jartzen duen tokian zerbait idazten baduzu historian grabatuta geratzen da eta beste batzuen lana arintzeko balio dezake. Kontuan izan idazteko moduak ere garrantzi handia duela; mesedez, irakurri Wikiesanak:Editatzeko laguntza.

Oharra: Esangura handiko aldaketa bat burutzea bada zure helburua, beste lankideekin eztabaidatu beharko zenuke bozketa orrian; horrela, gainontzekoen iritzia ere kontuan hartzeko.