Alice Nkom
abokatu kamerundarra
Alice Nkom abokatu kamerundarra da eta pertsona homosexualen defentsan lan egiten du.
Esanak
aldatu- "Esklabotza mundu osoari eragiten zion arazo handi bat izan zen; toki batzuetan bada oraindik ere. Homosexualekin beste hainbeste: giza eskubide bat urratzen ari dira bai batean eta bai bestean. Elkartasuna funtsezkoa da horren aurka borrokatzeko."
- Iturria: Berria, 2014.[1]
- "Homosexualak ezkutatuta bizi behar dute Afrikan, beldurrez. Atzerrira alde egitea aukera bat da, baina denek ez dute horretarako diru nahikorik."
- Iturria: Berria, 2014.[1]
- "Homosexuala izateagatik kartzelatzen dituztenean, amek ere arbuiatzen dituzte. Eta okerragoa da askatzen dituztenean: gizarteratzea ia ezinezkoa da."
- Iturria: Berria, 2014.[1]
Erreferentziak
aldatu- ↑ 1,0 1,1 1,2 Renobales, Ianire. «Homosexualak ezkutatuta eta beldurrez bizi dira Afrikan»2014ko ekainak 29a. Berria. 2019ko ekainaren 24ean kontsultatua.