Amal Ramsis
Zinemagile dokumentalgile egiptoarra
Amal Ramsis (Alexandria, 1972) Egiptoko zinemagilea, ekoizlea eta aktibista da. 2008an, Arabiar eta Iberoamerikako Emakumeen Filmen Karabana sortu zuen, beranduago bihurtuko zena Kairoko Nazioarteko Emakumeen Filmen Jaialdia, mundu arabiarrean horrelako lehen jaialdia.
Esanak
aldatu- "Emakume arabiarrok eta iberoamerikarrok bizi ditugun errealitateak behatuz. Alderdi askotan, antzeko egoera sozial eta politikoari aurre egin behar izaten diogu, eta horrek batzen gaitu".
- Iturria: Berdintasuna, 2013. [1]
- "Gaur egun, langileria neoliberalismoaren erasoaren eta beharginek azken hamarkada hauetan eskuratu ahal izan dituzten eskubideen kontrako eraso globalizatuaren ondorioak jasaten ari da. Borroka horretan, emakumeak dira lehenengo biktimak, bazterkeria sozioekonomikoa pairatuz eta mundu zuzenago bat eraikitze aldera benetako berdintasuna jadesteko borroka eginez".
- Iturria: Berdintasuna, 2013.[1]
- "Gauza bat da zinemagile egiptoarra izatea eta beste bat bizi dugun “une honetan” zinemagile egiptoarra izatea... Halako une batean kamera hartzeak eta hori guztia islarazi nahi izateak norberaren burua maila sozial eta politikoan kokatzea eragiten du, eta horrenbestez, une honetan zinemagintzan aritzea abentura handia da, zentzu guztietan".
- Iturria: Berdintasuna, 2013.[1]
- "Ikusezina den orotara, isili dagoen orotara hurbiltzen saiatzen naiz nire filmetan. Horregatik, niretzat, gizakiaren xede, pentsamolde eta sentipen berriak aurkitzeko bidaia partekatua da dokumentala. Ondokoa da baldintza: horiek guztiak lehenago –edo inoiz ere ez– kameraren aurrean adierazi ez izana".
- Iturria: Berdintasuna, 2013.[1]
Erreferentziak
aldatu- ↑ 1,0 1,1 1,2 1,3 Berdintasuna aldizkaria 38, 2013 Berdintasuna. Bizkaiko Foru Aldundia, 2019ko ekainaren 3an ikusia.
Kanpo loturak
aldatu