Ana de Miguel
filosofo espainiarra
Ana de Miguel Alvarez (Santander, Kantabria, 1961eko urriaren 26a) espainiar filosofoa eta feminista da.
Esanak
aldatu- "Garrantzitsua da presentzia publikoa izatea, horrela baino ez baita inplikatuko gizartea. Garrantzitsua da gizarteari jakinaraztea nazkatuta gaudela. Ongi ari gara, baina ez dirudi nahikoa denik; ezin gara elkartu gutako bat akabatzen dutenean soilik: aldaketarako pausoak emateko elkartu behar dugu".
- Berria, 2018. [1]
- "Oso potentea da bat ukitzen badute, guztiok ukitzen gaituzte leloa. Beti izan da horrela, baina orain lelo horrek kalean batu gaitu".
- Berria, 2018. [1]
- "Sistema patriarkalak emakumea etxeko sukaldera egotzi du. Ostera, sukaldeak badu beste dimentsio bat eremu publikoan, sormenarekin eta berrikuntzarekin lotua. Eta horren guztiaren arduradun eta gidariak gizonak dira, ia esklusiboki".
- Berria, 2018. [1]
Erreferentziak
aldatu- ↑ 1,0 1,1 1,2 Unanue, Maialen. «Gizonek elkarri aitortu ohi diote boterea» 2018ko abenduak 28. Berria. 2021eko apirilaren 14n ikusia.