Anari
Euskal abeslaria, konpositorea eta idazlea
Anari Alberdi (Azkoitia, Gipuzkoa, 1970) euskal abeslaria eta konpositorea da. 2018an musikariaren ibilbideari ematen zaion Adarra saria irabazi duen lehen emakumea da.
Esanak
aldatu- "Argi dago emakumeren batek aurretik arrakasta lortu izan balu aldaketa arinagoa izango litzatekeela, baina gauzak izan diren moduan ikusita aurrera jarraitu behar dugu, gauzak naturaltasunez, bihotzez eta pasio handiz eginez".
- Iturria: Argia, 2007.[1]
- "Diskoekin eta abestiekin argazkiekin gertatzen dena gertatzen da. Zein da gehien gustatzen zaizun argazkia? Bada, beti azkena egiten duzuna."
- Iturria: Euskaljakintza, 2007.[2]
- "Ez dut uste pertsona konformista naizenik. Artistikoki ez behintzat. Eta bestela ere ez. Nik uste adinarekin gertatzen den gauza bat dela; ez da konformatzea, ulertzea da. Ulertzen duzu batzutan gauza txarrak onerako izan direla eta gauza onak txarrerako izan daitezkeela. "
- Iturria: Gaztezulo, 2015. [3]
- "Hitzetan nik agintzen dut, hori argi dago."
- Iturria: Gaztezulo, 2015. [3]
- "Sinetsi beharra daukat sortzaile naizen aldetik eman didatela saria, eta urteetan nik eta nire ingurukoek egin dugun lanaren ondorio dela."
- Iturria: Argia, 2018. [4]
- "Topikoa da esatea gizonek idazten dutena unibertsala dela, hau da, denena dela, eta emakumeek egiten duguna soilik emakumeentzat dela. Larriena zera da, emakumeok, neurri batean, sinetsi dugula hori eta, gainera, topiko horren arabera, emakumearenak gutxiago balio duela. Oso gai potoloa da, eta, egia esan, niri ere kostatu zait horretaz jabetzea."
- Iturria: Jalgika, 2016. [5]
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Emakumezkoak eta euskara, erronka bi musikarentzat (Sorkun, Anari eta Ines)». 2007ko urriaren 5a. Argia. 2019ko ekainaren 23an kontsultatua.
- ↑ Uperez. «Etorkizunari buruz pentsatzen dut pentsatu nahi ez dudala». 2007ko urriaren 30a. Euskaljakintza. 2019ko ekainaren 23an kontsultatua.
- ↑ 3,0 3,1 Palacios, Leire. «Oso zaila da niretzat hitzekin gustura geratzea». 2015ko ekainaren 1a. Gaztezulo. 2019ko ekainaren 23an kontsultatua.
- ↑ Ibarzabal, Nahia. «Anari Alberdik Adarra Saria jaso du». 2018ko ekainaren 21a. Argia. 2019ko ekainaren 23an kontsultatua.
- ↑ Garzia, Myriam. «Min egiten dit talde berriak ingelesez aritzen direla ikusteak». 2016ko maiatzaren 16a. Jalgika. 2019ko ekainaren 23an kontsultatua.