Aristoteles

greziako filosofoa
(Aristotele(e)tik birzuzenduta)

Aristoteles (K. a. 384 - K. a. 322) Grezia Klasikoko filosofo eta zientzialaria izan zen.

Aristoteles

Esanak

aldatu


  • "Adimena ez da jakituria bakarrik; jakituria praktikan jartzeko trebetasuna ere bada".
  • "Arima; bizi, sentitu eta pentsatzen dugun zergati hori da".
  • "Artea, esperientzia baino jakituria mota handiago bat da".
  • "Ausardia, koldarkeria eta jauzkortasun buruarinaren erdiko puntua da".


  • "Beharrezkoa da legearen burujabetza nahi izatea, bere herritar batena baino".
  • "Benetako ikaslea, maisua gainditzen duena da".
  • "Benetako zoriona ongia egitean datza".
  • "Bere desioak menperatzen dituena, bere etsaiak menperatzen dituena baino adoretsuagotzat daukat; Garaipenik gogorrena norberaren gaineko garaipena baita".
  • "Bertutea erdian dago".
  • "Bertutea, borondatez hartutako ahalmena da; bi mutur txarren arteko erdibidean dagoena, gehiegizkoa eta gabezia".
  • "Bikaintasun morala, ohituren emaitza da. Justuak bihurtzen gara, justiziazko ekintzak eginez; neurrikoak, neurrizko ekintzak eginez; adoretsuak, adorezko ekintzak eginez".
  • "Buruak beti du arrazoia. Jateko gogoa eta irudimena oker egon daitezke baina".


  • "Definizio bat, gauza baten esentzia adierazten duen esaldi bat da".
  • "Demagogoen iskanbilak botatzen ditu lurrera gobernu demokratikoak".
  • "Demokrazia, zenbat eta demokratago bihurtu, herri xumeak gobernatzeko joera hartzen du, oklokrazia baten bihurtuaz".
  • "Demokraziatan, iraultzak, demagogoen lanak izaten dira ia beti".


  • "Edukitzean baino, gozatzean datza aberastasunak".
  • "Egia bakarra errealitatea da".
  • "Egunero egiten duguna gara; Beraz bikaintasuna ez da ekintza bat, jokaera bat baizik".
  • "Erotasun puntu bat ez duen jeniorik ez da".
  • "Esperantza, gizaki iratzarrien ametsa da".
  • "Estatu bat hobeto gobernatzen du gizaki on batek, lege on batzuk baino".
  • "Estatu egonkor bakarra, bere herritarrak legearen aurrean berdinak direna da".
  • "Ez du gobernu perfektu batek falta egiten, praktikoa den batek falta egiten du".
  • "Ezaguera handiak, zalantza handiak sortzen ditu".
  • "Ezbeharretan bertutearen argia ateratzen da".
  • "Ezjakinak baieztatu egiten du, jakintsuak zalantzatu eta pentsatu".


  • "Filosofiatik aterako duzun abantaila, besteek agindu gabe gauzak egitea izango da; beste batzuk legearekiko beldurrarengatik egingo dutena."


  • "Gaztetatik ohitura bat edo beste hartzeak ez dauka garrantzi gutxi: erabateko garrantzia dauka".
  • "Gezurtiaren zigorra, egia esaten duenean ere, ez sinistua izatea da".
  • "Gizaki bakartia piztia edo jainkoa da".
  • "Gizaki gehienak bere arazoen epaile txarrak dira".
Politika III, 1280a15.
  • "Gizakia animalia politikoa da".
  • "Gizakiak animali sozialak gara eta gure helburuak komunitate baten barruan garatzen ditugu".
  • "Gizakiak mila plan ditu berarantzat. Zoriak, bakoitzarentzat bat".
  • "Gizakirik boteretsuena, norbere jabe dena da".
  • "Gizartetik at, gizakia piztia edo jainkoa da".
  • "Gure izaera gure portaeraren ondorio da".
  • "Gure izaera, gure jokaeren emaitza da".
  • "Guztien laguna ez da laguna".


  • "Hasera, osotasunaren erdia baino gehiago da".
  • "Haserako errore txikiena, bukaeran handiena izan liteke".
  • "Haserretzea erraza da. Baina tamaina egokian haserretzea, eta pertsona eta momentu egokian; hori jakintsuen gauza da".
  • "Haurrak ongi hezten dituzten horiek, gurasoek beraiek baino oraindik ohore gehiago merezi dute. Azken hauek bizitza soilik eman zien; haiek, ongi bizitzearen artea".
  • "Herritarrek beraien artean adiskidetasuna jorratuko balute, ez lukete justizia beharrik".
  • "Historiak gertatu zena kontatzen du; Poesiak, gertatu behar zena".


  • "Ikasi behar duguna, eginez ikasten dugu".
  • "Ikusmena gorputzarentzat dena, arrazoia arimarentzat da".
  • "Inoiz ez da erabateko egia lortzen, eta inoiz ez da harengandik erabat urrunduta ere egoten".
  • "Irakastea, ulertzeko modu garbiena da".
  • "Ironia mespretxua egiteko modu bat da".
  • "Itxaropena gizaki esnatuaren ametsa da".


  • "Jainkoa dena mugitzen duen gurpil antzeko bat da, baina berori mugitzen ez dena".
  • "Jainkoak eta naturak ez dute ezer alperrik egiten".
  • "Jakintsuak mina ekiditea bilatzen du, ez plazera".
  • "Jakintsuak ez du inoiz pentsatzen duen guztia esaten, baina esaten duen guztia pentsatzen du beti".
  • "Jakintsuak ez du pentsatzen duen guztia esaten, baina beti pentsatzen du esaten duen guztia".
  • "Jendetzak, behararrari, arrazoiari baino kasu gehiago egiten dio; eta zigorrei ohoreari baino gehiago".


  • "Maitasuna bertutedun pertsonen artean soilik ematen da".
  • "Mundu guztiaren laguna dena ez da lagun".


  • "Nekeaz lorturikoa gehiago atsegiten da".


  • "Oinarri eragile bakarra dago: desioa".
  • "Ondo agintzen jakiteko, beharrezkoa da esana egiten jakitea; oinarri ukaezin bat da".
  • "Onena, bizitzatik jai batetik bezala irtetea da, ez egarriz ezta mozkortuta ere".
  • "Ongia egiten soilik izan daiteke benetan zoriontsu".
  • "Osasuna, beroaren eta hotzaren arteko neurri justua da".


  • "Pentsatu jende jakintsuak pentsatzen duen bezala, baina jende apalak hitz egiten duen moduan hitz egin".
  • "Platon nire laguna da, baina egia lagunagoa da".


  • "Tiranoak gizaki txarrez inguratzen dira lausengatuak izatea gustuko dutelako, eta arima handiko gizaki batek ere ez dute lausengatuko".


  • "Zientziak sustrai mingotsak ditu, baina fruitu gozoak".
  • "Zoriona arimaren aisian dago".
  • "Zoriona, norberarekin nahikoa dutenen barnean dago".

Kanpo loturak

aldatu
 
Wikipedian artikulu bat dago honi buruz:
Aristoteles
 
Commonsen artxibo gehiago dago:
Aristoteles