Aristoteles
greziako filosofoa
Aristoteles (K. a. 384 - K. a. 322) Grezia Klasikoko filosofo eta zientzialaria izan zen.
Esanak
aldatu
- "Adimena ez da jakituria bakarrik; jakituria praktikan jartzeko trebetasuna ere bada".
- "Arima; bizi, sentitu eta pentsatzen dugun zergati hori da".
- "Artea, esperientzia baino jakituria mota handiago bat da".
- "Ausardia, koldarkeria eta jauzkortasun buruarinaren erdiko puntua da".
- "Beharrezkoa da legearen burujabetza nahi izatea, bere herritar batena baino".
- "Benetako ikaslea, maisua gainditzen duena da".
- "Benetako zoriona ongia egitean datza".
- "Bere desioak menperatzen dituena, bere etsaiak menperatzen dituena baino adoretsuagotzat daukat; Garaipenik gogorrena norberaren gaineko garaipena baita".
- "Bertutea erdian dago".
- "Bertutea, borondatez hartutako ahalmena da; bi mutur txarren arteko erdibidean dagoena, gehiegizkoa eta gabezia".
- "Bikaintasun morala, ohituren emaitza da. Justuak bihurtzen gara, justiziazko ekintzak eginez; neurrikoak, neurrizko ekintzak eginez; adoretsuak, adorezko ekintzak eginez".
- "Buruak beti du arrazoia. Jateko gogoa eta irudimena oker egon daitezke baina".
- "Definizio bat, gauza baten esentzia adierazten duen esaldi bat da".
- "Demagogoen iskanbilak botatzen ditu lurrera gobernu demokratikoak".
- "Demokrazia, zenbat eta demokratago bihurtu, herri xumeak gobernatzeko joera hartzen du, oklokrazia baten bihurtuaz".
- "Demokraziatan, iraultzak, demagogoen lanak izaten dira ia beti".
- "Edukitzean baino, gozatzean datza aberastasunak".
- "Egia bakarra errealitatea da".
- "Egunero egiten duguna gara; Beraz bikaintasuna ez da ekintza bat, jokaera bat baizik".
- "Erotasun puntu bat ez duen jeniorik ez da".
- "Esperantza, gizaki iratzarrien ametsa da".
- "Estatu bat hobeto gobernatzen du gizaki on batek, lege on batzuk baino".
- "Estatu egonkor bakarra, bere herritarrak legearen aurrean berdinak direna da".
- "Ez du gobernu perfektu batek falta egiten, praktikoa den batek falta egiten du".
- "Ezaguera handiak, zalantza handiak sortzen ditu".
- "Ezbeharretan bertutearen argia ateratzen da".
- "Ezjakinak baieztatu egiten du, jakintsuak zalantzatu eta pentsatu".
- "Filosofiatik aterako duzun abantaila, besteek agindu gabe gauzak egitea izango da; beste batzuk legearekiko beldurrarengatik egingo dutena."
- "Gaztetatik ohitura bat edo beste hartzeak ez dauka garrantzi gutxi: erabateko garrantzia dauka".
- "Gezurtiaren zigorra, egia esaten duenean ere, ez sinistua izatea da".
- "Gizaki bakartia piztia edo jainkoa da".
- "Gizaki gehienak bere arazoen epaile txarrak dira".
- Politika III, 1280a15.
- "Gizakia animalia politikoa da".
- "Gizakiak animali sozialak gara eta gure helburuak komunitate baten barruan garatzen ditugu".
- "Gizakiak mila plan ditu berarantzat. Zoriak, bakoitzarentzat bat".
- "Gizakirik boteretsuena, norbere jabe dena da".
- "Gizartetik at, gizakia piztia edo jainkoa da".
- "Gure izaera gure portaeraren ondorio da".
- "Gure izaera, gure jokaeren emaitza da".
- "Guztien laguna ez da laguna".
- "Hasera, osotasunaren erdia baino gehiago da".
- "Haserako errore txikiena, bukaeran handiena izan liteke".
- "Haserretzea erraza da. Baina tamaina egokian haserretzea, eta pertsona eta momentu egokian; hori jakintsuen gauza da".
- "Haurrak ongi hezten dituzten horiek, gurasoek beraiek baino oraindik ohore gehiago merezi dute. Azken hauek bizitza soilik eman zien; haiek, ongi bizitzearen artea".
- "Herritarrek beraien artean adiskidetasuna jorratuko balute, ez lukete justizia beharrik".
- "Historiak gertatu zena kontatzen du; Poesiak, gertatu behar zena".
- "Ikasi behar duguna, eginez ikasten dugu".
- "Ikusmena gorputzarentzat dena, arrazoia arimarentzat da".
- "Inoiz ez da erabateko egia lortzen, eta inoiz ez da harengandik erabat urrunduta ere egoten".
- "Irakastea, ulertzeko modu garbiena da".
- "Ironia mespretxua egiteko modu bat da".
- "Itxaropena gizaki esnatuaren ametsa da".
- "Jainkoa dena mugitzen duen gurpil antzeko bat da, baina berori mugitzen ez dena".
- "Jainkoak eta naturak ez dute ezer alperrik egiten".
- "Jakintsuak mina ekiditea bilatzen du, ez plazera".
- "Jakintsuak ez du inoiz pentsatzen duen guztia esaten, baina esaten duen guztia pentsatzen du beti".
- "Jakintsuak ez du pentsatzen duen guztia esaten, baina beti pentsatzen du esaten duen guztia".
- "Jendetzak, behararrari, arrazoiari baino kasu gehiago egiten dio; eta zigorrei ohoreari baino gehiago".
- "Maitasuna bertutedun pertsonen artean soilik ematen da".
- "Mundu guztiaren laguna dena ez da lagun".
- "Nekeaz lorturikoa gehiago atsegiten da".
- "Oinarri eragile bakarra dago: desioa".
- "Ondo agintzen jakiteko, beharrezkoa da esana egiten jakitea; oinarri ukaezin bat da".
- "Onena, bizitzatik jai batetik bezala irtetea da, ez egarriz ezta mozkortuta ere".
- "Ongia egiten soilik izan daiteke benetan zoriontsu".
- "Osasuna, beroaren eta hotzaren arteko neurri justua da".
- "Pentsatu jende jakintsuak pentsatzen duen bezala, baina jende apalak hitz egiten duen moduan hitz egin".
- "Platon nire laguna da, baina egia lagunagoa da".
- "Tiranoak gizaki txarrez inguratzen dira lausengatuak izatea gustuko dutelako, eta arima handiko gizaki batek ere ez dute lausengatuko".
- "Zientziak sustrai mingotsak ditu, baina fruitu gozoak".
- "Zoriona arimaren aisian dago".
- "Zoriona, norberarekin nahikoa dutenen barnean dago".