Arnaldo Otegi

Ezker abertzaleko euskal buruzagi politikoa

Arnaldo Otegi Mondragon (1958- ) Euskal Herriko politikari abertzale eta ezkertiarra da. Ezker Abertzaleko bozeramaileetako bat eta kide ezagunenetako bat da.

Arnaldo Otegi

Arnaldo Otegiren esanak

aldatu
  • "Berrehun urtetan ez dago politikarekin lotutako kartzela, erbesteratzea, tortura eta heriotza ezagutu ez dituen euskaldunen belaunaldi bakar bat ere".
    • Euskal pilota. Larrua harriaren kontra filma, 2003.
  • "Gatazkaren konponbideak alde guztientzako justua izan behar du; hortaz, gehiengoak hala nahi badu, proiektu politiko guztiak garatzeko aukera egon behar du".
  • "Gure ustez, Lekeition edo Zubietan hanburgesategi batean jaten den eta rock musika amerikarra entzuten den egunean, eta mundu guztiak arropa amerikarra janzten duenean, eta bere hizkuntza hitz egiteari utzi eta ingelesez egiten duenean, eta mundu guztia, mendiei begira egon beharrean, internetekin funtzionatzen dagoenean, ba guretzat mundu hori hain izango da aspergarria, non bizitzeak ez baitu mereziko".
    • Euskal pilota. Larrua harriaren kontra filma, 2003.
  • "Ni erabat ziur nago (ETAren bukaeraren ondoren) denok izango ditugula barkamena eskatu beharreko gauzak. Ez dut horri buruzko inolako zalantzarik".
    • Euskal pilota. Larrua harriaren kontra filma, 2003.
  • "Nire lagun kubatar batek beti esaten du gu Europako azken indigenak garela".
    • Euskal pilota. Larrua harriaren kontra filma, 2003.
  • Elkarrizketa:
    • Ángela Murillo: ETAren bortxakeria erabat gaitzesten al duzu?
    • Arnaldo Otegi: "Ez dizut erantzun behar".
    • Ángela Murillo: Ez duzu erantzun behar, ezta? Oso ongi. Banekien.
    • Arnaldo Otegi: "Nik ere banekien galdetu egin behar zenuela".
      • Testuingurua: 2009ko urtarrilaren 27an, Gatza presoaren omenaldian hitz egin eta horregatik ustez terrorismoa goraipatzeagatiko epaiketa batean, Ángela Murillo epailearen galderei erantzunez.
      • Iturria: www.elpais.com (2010-01-28)
  • "Indarkeriazko konponbideen goraipamena egitetik urrun, ezker abertzaleak, orduan eta orain, konponbide baketsu eta demokratiko baterako deia egiten du. Horretarako baldintzak badira. Gehiengoak autodeterminazio eskubidea eta nazio identitatearen aitortza aldarrikatzen ditu. Eta hain arraroa dirudien hori laster Eskozian ikusteko aukera izango dugu, Ipar Irlandan eta azken urteetan estatu bilakatu diren Europako herrialde guztietan ikusiko dugun bezala. Baina badirudi horrek ukatu ezin diren zailtasunak dituela estatu honetan".
    • Testuingurua: 2009ko urtarrilaren 27an, Gatza presoaren omenaldian hitz egiteagatik eta, hortaz, terrorismoa goraipatzeagatiko epaiketa batean, Espainiako Epaitegi Nazionalean.
    • Iturria: www.gara.net (2010-01-28)
  • "Nire bokazioa, nire proposamena, nire intentzioa eta ezker abertzalearena bide politiko eta demokratikoak soilik kontuan hartuko dituen apostua egitea da".
    • Testuingurua: 2009ko urtarrilaren 29an, Gatza presoaren omenaldian hitz egiteagatik eta, hortaz, terrorismoa goraipatzeagatiko epaiketa batean, Espainiako Epaitegi Nazionalean, Ángela Murillok ETA gaitzesteko egindako eskaeraren harira.
    • Iturria: www.gara.net (2010-01-29)
  • "Espainiako gobernuko presidenteordea entzun dut, terrorista arriskutsua naizela eta hobekien kartzelan nagoela esanez. Gaur, Gasteizko sarraskiaren urteurrenerako egun gutxiren faltan, Los Chikos del Maíz taldearen kanta bat entzun dudala esango diot. Gustatu zait eta honela dio: terrorismoa Manuel Fraga Iribarne da Gasteizen langileak akabatzen".
    • 2016ko martxoaren 1a, kartzelatik atera ondoren
  • "Gure borroka sekula ez da izan Vallecaseko langileen aurkakoa edo Andaluziako jornaleroen aurkakoa, gure borroka beti izan da herriei askatasuna eta langileei berdintasuna ukatzen dizkieten elite ekonomiko eta oligarkikoen menpeko estatu espainiarraren aurkakoa".
    • 2016ko martxoaren 1a, kartzelatik atera ondoren
  • "Lehendakaririk onena eta alkaterik onena herria da".
    • 2016ko martxoaren 1a, kartzelatik atera ondoren

Arnaldo Otegiri buruzko esanak

aldatu
  • "Estatuaren apustua zein den ikusita, Otegi ez da urteetan aterako kartzelatik" - Joseba Egibar

Kanpo loturak

aldatu
 
Wikipedian artikulu bat dago honi buruz:
Arnaldo Otegi
 
Commonsen artxibo gehiago dago:
Arnaldo Otegi