Benedikto XVI.a (latinez Benedictus PP. XVI), jaiotzez Joseph Alois Ratzinger (Marktl am Inn, Bavaria, 1927ko apirilaren 16a -2022) Eliza Katoliko Erromatarreko 265. Aita Santua da (2005eko apirilaren 19tik 2013ko otsailaren 28ra).

Benedikto XVI.a (2007)

Esanak

aldatu
  • "Erakuts iezadazu zer ekarri duen berririk (Mahomak), eta gauza txarrak eta gizagabeak topatuko dituzu soilik".
  • "Jatorrian zer dago? Edo Arrazoi kreatzailea, dena egin eta garapena sustatzen duen Espiritua; edo irrazionalitatea, batere arrazoirik gabe kosmos ordenatu bat, eta gizakia eta arrazoia, sortzen dituena matematikoki".
  • "Ezkontzaren parekotzat hartzen badugu [elkartze homosexuala], familiaren bereizgarria eta oinarrizko izatea ezagutzen ez duen gizarte bat daukagu, hau da, gizonaren eta emakumearen izatea bera, gizateriari jarraipena emateko helburua duena, ez soilik zentzu biologikoan".
  • "Ebanjelizazioak Amerikan ez zuen kultura prekolonbinoen alienazio bat eragin, ez zen kultura arrotz bat ezarri".
  • "Infernua, izan, bada, eta betierekoa da".
  • "[Homosexualak] ez dira baztertu behar, baina horrek homosexualitatea ez du moralki zilegia egiten, Jainkoak jatorrian nahi izan zuen horren izatearen kontra dagoen zerbait da eta".
  • "Giza bizitza ukatzen duten molde guztien kontra dago Eliza. Abortoa bidegabekeriarik larriena da, jaiotzear den bizia bera ukatzen baitu".
  • "Europako herrialde batzuetan, pertsonaren eta biziaren kontzepzio ustez neutroak transmititzen dituzte hezkuntzan, antropologia zinez fedearen kontrako bat erakutsiz".

Kanpo loturak

aldatu
 
Wikipedian artikulu bat dago honi buruz:
Benedikto XVI.a