* "Begiratzen dituzu kartelak, aretoetakoak zein festibaletakoak, eta pentsatzen duzu: emakumeak non demontre gaude?"
** Iturria: Berria, 2024 <ref name=":0">Rey Gorraiz, Uxue. [https://www.berria.eus/kultura/gizonek-ezarritako-tempoan-eta-tonuan_2133221_102.html Gizonek ezarritako tempoan eta tonuan.2024ko azaroaren 10a.] Berria. 202ko azaroaren 12an ikusia.</ref>
* "Mojak ematen genuen, ez genuen gorputzeko zati bakar bat ere erakutsi nahi. Badakizu zergatik? Zeren, joaten bazinen polit eta sexy, jendearentzat ez baitzenuen talenturik".
** Iturria: Berria, 2024 <ref name=":0" />
* "Zintzilikatu nuen gitarra gainean, eta dendakoak esan zidan: ‘Zer ongi gelditzen zaizun!’. Arropa denda batean bageunde bezala bota zidan, gona bat balitz bezala. Laudatzeko intentzioz, esan izan didate ongi jotzen dudala emakume izateko, edo gizonek bezala jotzen dudala; hori baldin balitz bezala goia jotzea".