Bizitza: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
6. lerroa:
 
* "Askatasuna, gizakien bizitzako sakrifizoen helburu duin bakarra da". - [[Simón Bolívar]]
 
* "Bakoitza bere zoroak bizi du". - [[Euskal_atsotitzak|Euskal atsotitza]]
 
* "Beste plan batzuk egiten zabiltzan bitartean gertatzen zaizun hori da bizitza". - [[John Lennon]]
 
* "Bidean hamaika zauri egin dizkidate arantzek, baina eskuratu ditut masusta lodiak ere. Bizitzako pozak arantza arteko masustak dira, eskua zaurituz gero bakarrik lortzen duzu lodiena". - [[Karmele Jaio]], ''Musika airean'' (2009).
 
* "Bizitza bakoitzak hilezkortasunaren bere imitazioa egiten du". - [[Stephen King]]
 
* "Bizitza baloratzen ez duenak ez du berau merezi". - [[Leonardo da Vinci]]
 
* "Bizitza ederra da. Etorkizuneko belaunaldiak gaitz, zapalketa eta indarkeria orotatik libra dezatela eta guztiz goza dezatela". - [[Leon Trotski]] (''testamentutik'')
 
* "Bizitza honetatik gauza denak bere gustura nahi dituenak, disgustu ugari izango ditu". - [[Francisco de Quevedo]]
 
* "Bizitza ibaia da. Isurkor eta galkorra. Eta horregatik ezinezkoa da ibai berean bi aldiz murgiltzea". - [[Fernando Morillo]], ''Gloria Mundi'' (2004).
 
* "Bizitza lehen planoan ikusten denenan tragedia bat da, baina komedia panoramikaz ikusten bada". - [[Charles Chaplin]]
 
* "Bizitza lehiaketa da, itzuri ezinezkoa. Ez du gogorrenak edo zalapartarienak irabazten, isilak baizik, begirale erneak eta gauzak ongi neurtzen dakienak". - [[Gotzon Garate]], ''New York, New York'' (2008).
 
* "Bizitza maitatzen duzu? Ez ezazu orduan denborarik gal, berorrekin bait dago egina bizitza". - [[Benjamin Franklin]]
 
* "Bizitza teatro lan bat da; ez du ardura zenbat iraun duen, baizik eta zeinen ondo antzeztua izan den". - [[Seneka]]
 
* "Bizitzan porrota baino gauza txarragoa dago: ezertan ez saiatu izana". - [[Franklin Delano Roosevelt]]
 
* "Gizakia heriotzaren beldur da bizitza maite duelako". - [[Fedor Dostoievski]]
 
* "Gizakien existentziaren sekretua ez dago bizitzean soilik, baita zertarako bizi den jakitean ere". - Fedor Dostoievski
 
* "Hildakoen bizitza, bizien oroimenean dago". - [[Zizeron]]
 
* "Munduan nahi duenak luzaroan bizi, oiloekin ohera eta txoriekin jaiki". - Euskal atsotitza
 
* "Neke gaberik, ez da bizitzerik". - Euskal atsotitza
 
* "Norberarekin bizitzeko artea ezagutzen duenak, ez daki aspertzea zer den". - [[Erasmo Rotterdamgoa]]
 
* "Sutsuki maitatu ez duen gizonak, bizitzaren erdirik ederrenari buruz ez daki". - [[Stendhal]]
 
* "Zerbitzatzeko bizi ez denak, ez du bizitzeko balio". - [[Teresa Kalkutakoa]]
 
* "Zer egingo diagu ba? Hil arte bizi". - Euskal atsotitza