Pako Aristi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
5. lerroa:
== Pako Aristiren esanak ==
* "Aniztasunak, funtzionatuko badu, baldintza bat bete behar du: egoera berdinean daudenen arteko ituna izatea. Aniztasunean, estaturik gabeko herria beti galtzaile ateratzen da. Ez badauka bere kultura babesteko, bere hizkuntza bere lurraldean hedatzeko gutxieneko baliabiderik, hau da, botererik, aldian-aldian atzerakada izugarriak nozituko ditu".
** <small>''Berria'', 2015eko urriaren 4an [http://www.berria.eus/paperekoa/1832/031/003/2015-10-04/aniztasuna_eta_beste_politika_batzuk.htm]</small>
 
* "Aurrean daukazuna ez da PP edo PSOE, estatu espainola baizik.
14. lerroa:
:Aurrean daukazuna ez da PP edo PSOE, espainiar nazionalismo inperialistaren emaitza den estatu espainola baizik".
** <small>''Independentziaren paperak'', 2012, Erein</small>
 
* "Bere ekimenak etsairik gabeko diskurtso batean oinarritzea akats larria da euskalgintzarentzat. Ikusezin bilakatzen dira, baina hor daude, haien erosotasuna apur bat ukituz gero gainera jalkitzen zaizkizu. Gure aurka legislatzen duten bi estaturen mende gaude, haien hizkuntzen galerarik txikiena ere onartuko ez dutenak".
** <small>Berria, 2016ko otsailaren 7an [http://www.berria.eus/paperekoa/1832/022/003/2016-02-07/piramide_baten_historia.htm]</small>
 
* "Bi [[hizkuntza]] dauden lekuan beti injustizia baten aurrean gaude, konkista, jazarpena eta inposizioa biltzen dituen historiaren aurrean, ez baitago berez bi hizkuntza zeuzkan herririk; bi herri ezberdin izango lirateke, hartara".
** <small>Berria, 2016ko otsailaren 7an [http://www.berria.eus/paperekoa/1832/022/003/2016-02-07/piramide_baten_historia.htm]</small>
 
* "Estatutu bat ez da serioa herri batentzat. Estatutuak rugby taldeek dauzkate, futbol-salakoek, elkarte gastronomikoek, banketxeetako fundazioek edota danborrada taldeek".
19 ⟶ 25 lerroa:
 
* "[[Euskal Herria]] euskal hedabideetatik desagertu da. Katalunian ez bezala, non interes nazionalaren araberako politika komunikatibo bat landu duten, hemen agenda informatibo espainola jarraitzen dute".
** <small>''Berria'', 2014ko abenduaren 7an [http://www.berria.eus/paperekoa/1832/028/003/2014-12-07/orduan_atera_izan_bagina.htm]</small>
 
* "Ez dakigu zer den gobernatzea; Nafarroako Erresuma desegin geroztik ez dugu inoiz gure lurrean agindu. Ez dugu ezer behartu, inposatu eta ezarri, eta jadanik ez dakigu nola egiten den hori".
** <small>''Independentziaren paperak'', 2012, Erein</small>
 
* "Gezur bat, kalte handia dakarrena, honakoa da: espainola ere hemengo hizkuntza dela, gurea. Hori onartzearen ondorioa jakina baita: hemengoa bada, ez da egon inposiziorik, ez gatazkarik, eta euskararen gutxitze prozesua berez etorri da, hizkuntzaren erruz, hiztunen utzikeriaz. [...] 500 urte behar izan ditu elitearen hizkuntza arrotzak, politika eta boterearen hizkuntzak herritarrengana iristeko, goitik behera piramide osoa okupatuz, ez modu askean, herritarrak hartara behartuz baizik. Koertzioaren bidez ezarria nola izenda dezakegu gure hizkuntza?"
** <small>Berria, 2016ko otsailaren 7an [http://www.berria.eus/paperekoa/1832/022/003/2016-02-07/piramide_baten_historia.htm]</small>
 
* "Hiru urte daramatzagu hainbeste miresten dugun Kataluniak egiten dituen gauzen aurkakoak eginez, eta ohartu ere egin gabe. Geure kalterako".
** <small>''Berria'', 2014ko abenduaren 7an [http://www.berria.eus/paperekoa/1832/028/003/2014-12-07/orduan_atera_izan_bagina.htm]</small>
 
* "[[Hizkuntza]] harremanak botere harremanak dira funtsean, eta beti. Hizkuntza harremana harreman politikoa da. Hizkuntza baten hedapen maila historian zehar izan duen boterearen neurrikoa da. Botere hegemonikoak hegemoniko bihurtuko du bere hizkuntza; botere subsidiarioak hizkuntza subsidiarioa sortuko du".
 
* "Inongo hizkuntzak ez du funtzionatzen botere baten bermerik gabe, eta esaten denean hizkuntza bat ez dela modernoa eta garatua, esan nahi da ez daukala bere garapena eta gaurkotasuna bermatuko dituen botere bat atzean".
** <small>''Berria'', 2012ko otsailaren 5ean [http://paperekoa.berria.info/iritzia/2012-02-05/004/001/euskal_idazleak_burua_jasotzen_duenean.htm]</small>
 
* "Inperio horiek guri biolentziaren etiketa ipiniko digute? Non, bizkarrean, Inuzente Egunean?"
36 ⟶ 45 lerroa:
 
* "Menu kolektiboan euskal selekzioak aldarrikatzen ditugu; menu pertsonalean Espainiaren kirol garaipenak arretaz jarraitzen ditugu, hala diote telebistetako datuek. Euskal jokalari bakar bati ere ez zaio burutik pasa Espainiako selekzioari EZ esatea. Zergatik? Ba ikusten duelako gutako inori ere ez zaiola bururatu EZ esatea Espainiako kirol eskaintzei".
** <small>''Berria'', 2006ko urriaren 8an [http://uztarria.eus/aktualitatea/1160402954]</small>
 
* "Nik nahi dut jendea pentsatzen jarri, eta politiko batek nahi du jendeak ez pentsatzea".
 
* "Normalizazioa menderatzailearen helburua da, ez mendekoarena, mendekoak, naturala denez, mendeko izateari utzi nahi baitio".
** <small>''Berria'', 2015eko urriaren 4an [http://www.berria.eus/paperekoa/1832/031/003/2015-10-04/aniztasuna_eta_beste_politika_batzuk.htm]</small>
 
* "Zein zirkunstantzia bereziren zain dago herri hau, Espainiatik bereizten hasi behar duela erabakitzeko? Zeren zain?"
** <small>''Berria'', 2014ko abenduaren 7an [http://www.berria.eus/paperekoa/1832/028/003/2014-12-07/orduan_atera_izan_bagina.htm]</small>
 
* "Zer izango da hurrengoa?