Pako Aristi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
26. lerroa:
* "[[Euskal Herria]] euskal hedabideetatik desagertu da. Katalunian ez bezala, non interes nazionalaren araberako politika komunikatibo bat landu duten, hemen agenda informatibo espainola jarraitzen dute".
** <small>''Berria'', 2014ko abenduaren 7an [http://www.berria.eus/paperekoa/1832/028/003/2014-12-07/orduan_atera_izan_bagina.htm]</small>
 
* "Euskal herritarrak gara denok (giputzak giputz, bizkaitarrak bizkaitar, nafarrak nafar, zuberotarrak zuberotar...), eta, era berean, nafar Estatuko herritar denak".
** <small>''Euskararen isobarak'', Erein</small>
 
* "Ez dakigu zer den gobernatzea; Nafarroako Erresuma desegin geroztik ez dugu inoiz gure lurrean agindu. Ez dugu ezer behartu, inposatu eta ezarri, eta jadanik ez dakigu nola egiten den hori".
48 ⟶ 51 lerroa:
* "Menu kolektiboan euskal selekzioak aldarrikatzen ditugu; menu pertsonalean Espainiaren kirol garaipenak arretaz jarraitzen ditugu, hala diote telebistetako datuek. Euskal jokalari bakar bati ere ez zaio burutik pasa Espainiako selekzioari EZ esatea. Zergatik? Ba ikusten duelako gutako inori ere ez zaiola bururatu EZ esatea Espainiako kirol eskaintzei".
** <small>''Berria'', 2006ko urriaren 8an [http://uztarria.eus/aktualitatea/1160402954]</small>
 
* "Modu soil batez politiko, kazetari eta erreferente abertzale guztiek errepikatu behar luketen mezua hau da: politikoki euskaldun guztiok nafarrak gara, eta Nafarroa, kulturalki, euskalduna izan da. Nafarroa eta Euskal Herria ez dira bi, bat baizik: txanpon beraren bi aldeak".
** <small>''Euskararen isobarak'', Erein</small>
 
* "[[Nafarroa]] deitura politikoa da, euskaldunok munduan ezagun egin gintuena; Nafarroa zen gure estatu independente eta historikoa. ''Vasco'' eta ''Navarro''ren arteko bereizketa guztiz artifiziala da, munduan badira pareko exenplu ugari: portugesak edo lusitanoak, galoak edo frantsesak, alemaniarrak ala germanoak, suitzarrak ala helvetikoak... ez al dira gauza bera? Arazo identitariorik eragiten dute? Zergatik haiek ez dute arazorik, eta guk bai? Haiek estatua daukatelako, eta guk ez. Hori da herri independente baten oinarria, populuarekin eta lurraldearekin batera".
** <small>''Euskararen isobarak'', Erein</small>
 
* "Nik nahi dut jendea pentsatzen jarri, eta politiko batek nahi du jendeak ez pentsatzea".