Assata Shakur: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
tNo edit summary
3. lerroa:
== Esanak ==
* "Beltz iraultzailea naiz; beraz, definizioz, Beltzen Askapenerako Armadako (Black Liberation Army, BLA) kidea naiz."
* "Beltzen Askapenerako Armada ez da erakunde bat: hori baino gehiago da. Kontzeptu bat da, pertsonek osatutako mugimendu bat, ideia bat. Jende ezberdin askok gauza ezberdin asko egin dituzte Beltzen Askapenerako Armadaren izenean. Beltzen Askapenerako ArmadarenArmada sortzeko ideia beltzen komunitateekkomunitateak bizi zutenzuen egoerenegoeraren ondorioondorioz izansortu zen: pobrezia, etxebizitza duinezak, langabezia larria, osasun-zerbitzu eskasak eta behe-mailako hezkuntza. Hamar urteko haurrak tirokatzen dituztelako gure kaleetan. Drogak gure komunitateak ase dituelako, gure haurren etsipena eta frustrazioa elikatuz. BLAren kontzeptua sortu zen beltzek herrialde honetan bizi duten zapalkuntza politiko, sozial eta ekonomikoagatik. Eta zapalkuntza dagoen tokian erresistentzia egongo da. BLA erresistentzia-mugimendu horren parte da. Beltzen Askapenerako Armadak askatasuna eta justizia aldarrikatzen du pertsona guztientzat."
* "Historiak irakatsi didanez, klase ertaineko zenbait zuri 'liberalak' dira baldin eta posible badute ederto batean bizitzea, oporrak Europan igarotzea, seme-alabak ikastetxe pribatuetara bidaltzea eta beren azal zuritik eratorritako irabaziak jasotzea. Baina garai gogorrak datozenean eta dirua eskas denean, liberal-mozorroa kentzen dute eta Adolf Hitler-ekin hizketan ari zarela iruditzen zaizu. Beren pribilegioei eusteko gai diren artean bakarrik ematen diete pena pribilegiorik gabeko deritzenek."
* "Orain, kaleetan barna noan bakoitzean, beltzak Amerikan zapalduta daudela gogorarazten diot neure buruari. Ezinbestekoa da niretzat hori egitea. Jendea edozertara ohitzen da. Zenbat eta gutxiago pentsatu pairatzen duzun zapalkuntzaz, orduan eta handiagoa da harekiko garatzen duzun tolerantzia maila. Denboragarrenera, jendeak uste du zapalkuntza berezko egoera bat dela. Baina, aske izateko, ondo gogoan izan behar duzu esklabo bat zarela."