Assata Shakur: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
tNo edit summary
6. lerroa:
* "Historiak irakatsi didanez, klase ertaineko zenbait zuri 'liberalak' dira baldin eta posible badute ederto batean bizitzea, oporrak Europan igarotzea, seme-alabak ikastetxe pribatuetara bidaltzea eta beren azal zuritik eratorritako irabaziak jasotzea. Baina garai gogorrak datozenean eta dirua eskas denean, liberal-mozorroa kentzen dute eta Adolf Hitler-ekin hizketan ari zarela dirudi. Beren pribilegioei eusteko gai diren artean bakarrik ematen diete pena 'pribilegio bako' deritzenek."
* "Orain, kaleetan barna noan bakoitzean, neure buruari gogorarazten diot beltzak zapalduta daudela Amerikan. Ezinbestekoa da niretzat hori egitea. Jendea edozertara ohitzen da. Zenbat eta gutxiago pentsatu pairatzen duzun zapalkuntzaz, orduan eta handiagoa da harekiko garatzen duzun tolerantzia maila. Denboragarrenera, jendeak uste du zapalkuntza berezko egoera bat dela. Baina, aske izateko, ondo gogoan izan behar duzu esklaboa zarela."
* "Argi neukan benetako internazionalismorik gabe nazionalismoa erreakzionarioa zela. Nazionalismoa berez ez zen batere iraultzailea; Hitler eta Mussolini nazionalistak ziren. Bere askapenarekiko egiazko kezka daukan komunitate batek ezinbestekoa du beste pertsonajende batzuen askapenaz ere kezkatzea. Edozein tokitako jende zapalduaren garaipena beltzen garaipena ere bada."
* "Inperialismoa esplotazio-sistema internazional bat da, eta guk, iraultzaile gisa, internazionalistak izan behar dugu, inperialismoa garaitzeko."