Assata Shakur: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
tNo edit summary
3. lerroa:
== Esanak ==
* "Beltz iraultzailea naiz; beraz, definizioz, Beltzen Askapenerako Armadako (Black Liberation Army, BLA) kidea naiz."
 
* "Beltzen Askapenerako Armada ez da erakunde bat: hori baino gehiago da. Kontzeptu bat da, pertsonek osatutako mugimendu bat, ideia bat. Jende ezberdin askok gauza ezberdin asko egin dituzte Beltzen Askapenerako Armadaren izenean. Beltzen Askapenerako Armada sortzeko ideia beltzen komunitateak bizi zuen egoeraren ondorioz sortu zen: pobrezia, etxebizitza duinezak, langabezia larria, osasun-zerbitzu eskasak eta behe-mailako hezkuntza. Hamar urteko haurrak tiroz erailtzen dituztelako gure kaleetan. Drogak gainezka egiten duelako gure komunitatean, gure haurren etsipena eta frustrazioa elikatuz. BLAren kontzeptua sortu zen beltzek herrialde honetan bizi duten zapalkuntza politiko, sozial eta ekonomikoagatik. Eta zapalkuntza dagoen tokian erresistentzia egongo da. BLA erresistentzia-mugimendu horren parte da. Beltzen Askapenerako Armadak askatasuna eta justizia aldarrikatzen du pertsona guztientzat."
 
* "Historiak irakatsi didanez, klase ertaineko zenbait zuri 'liberalak' dira baldin eta posible badute ederto batean bizitzea, oporrak Europan igarotzea, seme-alabak ikastetxe pribatuetara bidaltzea eta beren azal zuritik eratorritako irabaziak jasotzea. Baina garai gogorrak datozenean eta dirua eskas denean, liberal-mozorroa kentzen dute eta Adolf Hitler-ekin hizketan ari zarela dirudi. Beren pribilegioei eusteko gai diren artean bakarrik ematen diete pena 'pribilegio bako' deritzenek."
 
* "Orain, kaleetan barna noan bakoitzean, neure buruari gogorarazten diot beltzak zapalduta daudela Amerikan. Ezinbestekoa da niretzat hori egitea. Jendea edozertara ohitzen da. Zenbat eta gutxiago pentsatu pairatzen duzun zapalkuntzaz, orduan eta handiagoa da harekiko garatzen duzun tolerantzia maila. Denboragarrenera, jendeak uste du zapalkuntza berezko egoera bat dela. Baina, aske izateko, ondo gogoan izan behar duzu esklaboa zarela."
* "Argi neukan benetako internazionalismorik gabe nazionalismoa erreakzionarioa zela. Nazionalismoa berez ez zen batere iraultzailea; Hitler eta Mussolini nazionalistak ziren. Bere askapenarekiko egiazko kezka daukan komunitate batek ezinbestekoa du beste jende batzuen askapenaz ere kezkatzea. Edozein tokitako jende zapalduaren garaipena beltzen garaipena ere bada."