Assata Shakur: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
tNo edit summary
8. lerroa:
* "Historiak irakatsi didanez, klase ertaineko zenbait zuri 'liberalak' dira baldin eta posible badute ederto batean bizitzea, oporrak Europan igarotzea, seme-alabak ikastetxe pribatuetara bidaltzea eta beren azal zuritik eratorritako irabaziak jasotzea. Baina garai gogorrak datozenean eta dirua eskas denean, liberal-mozorroa kentzen dute eta Adolf Hitler-ekin hizketan ari zarela dirudi. Beren pribilegioei eusteko gai diren artean bakarrik ematen diete pena 'pribilegio bako' deritzenek."
 
* "Orain, kaleetan barna noan bakoitzean, neure buruari gogorarazten diot beltzak zapalduta daudela Amerikan. Ezinbestekoa da niretzat hori egitea. Jendea edozertara ohitzen da. Zenbat eta gutxiago pentsatu pairatzen duzun zapalkuntzaz, orduan eta handiagoa da harekiko garatzen duzun tolerantzia maila. Denboragarrenera, jendeak uste du zapalkuntza berezko egoera bat dela. Baina, aske izateko, ondo gogoan izan behar duzu esklaboa zarela."
 
* "Argi neukan benetako internazionalismorik gabe nazionalismoa erreakzionarioa zela. Nazionalismoa berez ez zen batere iraultzailea; Hitler eta Mussolini nazionalistak ziren. Bere askapenarekiko egiazko kezka daukan komunitate batek ezinbestekoa du beste jende batzuen askapenaz ere kezkatzea. Edozein tokitako jende zapalduaren garaipena beltzen garaipena ere bada."
* "Inperialismoa esplotazio-sistema internazional bat da, eta guk, iraultzaile gisa, internazionalistak izan behar dugu, inperialismoa garaitzeko."
 
* "AEBetan, jende gehiegik babesten du heriotza eta suntsipena horretaz jakitun egon gabe. Zeharka, jendearen erailketa babesten dute, gorpuei begiratu ere egin beharrik gabe."
 
* "[Rita Brown-ek eta biok] ondorioztatu genuen sexismoaren sortzaileak, arrazakeriarena bezala, gobernu kapitalista eta inperialistak zirela, eta emakumeok ez genuela sekula askatasunik lortuko harik eta gure bizitzak kontrolatzen zituzten erakundeek zutik zirauten artean."
 
* "Kuban, arrazaren kontua are nahasgarriagoa zen niretzat, arraza-kategoria guztiak ezberdinak baitziren. Hasteko, kubatar zuri ugari ez lituzkete zuritzat hartuko AEBetan. Latinotzat joko lituzkete. Harrigarria zen; nik beltzak zirela esango nukeen kubatar askok ez zuten beren burua beltzat hartzen. Mulatoak zirela esaten zuten, koloredunak, 'jabado'-ak, eta beste hainbat eta hainbat izen. Atxabitxia bezain beltza ez zen edonor mulatotzat jotzen zutela iruditzen zitzaidan. Norbaitek 'mulato' deitu zidan lehen egunean hain sentitu nintzen iraindua, ezen espainieraz hitz egiteko gai izanez gero eztabaida bero bat izango baikenuen hantxe bertan. (...) Haientzat, 'mulato' kolore bat baino ez zen, gorria, berdea edo urdina bezala. Niretzat, ordea, harreman historiko baten adierazle zen. 'Mulato' berbarekin lotzen nituen gauza guztiak negatiboak ziren. Esklabotza esan nahi zuen, esklaboen jabeak emakume beltzak bortxatzen. Kasta pribilegiatu bat esan nahi zuen, Europako kultura eta balioetan hezia. Karibeko herrialde batzuetan, hiru kastako sistema hierarkikoaren erdiko maila adierazten zuen: agintari zurien eta beltz-jendetzaren arteko leungailua zen kasta."
<small>Iturria: ''Assata, an autobiography'' (Assata Shakur; Zed Books, 1988)</small>