Assata Shakur: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
30. lerroa:
* "Orain, kaleetan barna noan bakoitzean, neure buruari gogorarazten diot Beltzak zapalduta gaudela Ipar Amerikan. Ezinbestekoa da niretzat hori egitea. Jendea edozertara ohitzen da. Zenbat eta gutxiago pentsatu pairatzen duzun zapalkuntzaz, orduan eta handiagoa da harekiko garatzen duzun tolerantzia-maila. Denboragarrenera, jendeak uste du zapalkuntza berezko egoera bat dela. Baina, aske izateko, ondo gogoan izan behar duzu esklaboa zarela."
 
=== Sozialismoa eta, kapitalismoa, internazionalismoa eta inperialismoa ===
* Egia esan, munduko askapenerako mugimendu bakar batek ere ez ziharduen kapitalismoaren alde borrokan. Labur esanda: balioren bat daukan edozein gauza langileek egin, ustiatu, hazi, ekoitzi eta prozesatzen dute. Beraz, zer dela eta ez ziren izango langileak aberastasun horren jabeak kolektiboki? Zer dela eta ez zituzten langileek jabetzan izaten eta kontrolatzen beren baliabideak? Kapitalismoak esan nahi zuen enpresari aberatsak aberastasunaren jabe zirela, eta sozialismoak esan nahi zuen aberastasuna sortzen zutenak zirela haren jabeak."