Assata Shakur: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
tNo edit summary
2. lerroa:
 
== Esanak ==
=== Black Liberation Army (BLA, Beltzen Askapenerako Armada) ===
 
* "Beltz iraultzailea naiz; beraz, definizioz, Beltzen Askapenerako Armadako (Black Liberation Army, BLA) kidea naiz."
8. lerroa:
* "Beltzen Askapenerako Armada ez da erakunde bat: hori baino gehiago da. Kontzeptu bat da, pertsonek osatutako mugimendu bat, ideia bat. Jende ezberdin askok gauza ezberdin asko egin dituzte Beltzen Askapenerako Armadaren izenean."
 
* "Beltzen Askapenerako Armada sortzeko ideia beltzenBeltzen komunitateak bizi zuen egoeraren ondorioz sortu zen: pobrezia, etxebizitza duinezak, langabezia larria, osasun-zerbitzu eskasak eta behe-mailako hezkuntza. Hamar urteko haurrak tiroz erailtzen dituztelako gure kaleetan. Drogak gainezka egiten duelako gure komunitatean, gure haurren etsipena eta frustrazioa elikatuz. BLAren kontzeptua sortu zen beltzekBeltzek herrialde honetan bizi duten zapalkuntza politiko, sozial eta ekonomikoagatik. Eta zapalkuntza dagoen tokian erresistentzia egongo da. BLA erresistentzia-mugimendu horren parte da. Beltzen Askapenerako Armadak askatasuna eta justizia aldarrikatzen du pertsona guztientzat."
 
* "Uste dut askatasuna lortzeko boterea eta batasuna izan behar ditugula, eta ezinbestekoa dela alderdi iraultzaile Beltz bat izatea, lider iraultzaile Beltzek gidatua. Etsai komunaren aurka borrokatzeko iraultzaile zuriekin elkartu behar dugula uste dut, baina zinez uste nuen elkartze horrek boterean eta batasunean oinarrituta behar zuela izan, ez ahultasunean eta bai ala baiko batasunean."
15. lerroa:
* "Historiak irakatsi didanez, klase ertaineko zenbait zuri 'liberalak' dira baldin eta posible badute ederto batean bizitzea, oporrak Europan igarotzea, seme-alabak ikastetxe pribatuetara bidaltzea eta beren azal zuritik eratorritako irabaziak jasotzea. Baina garai gogorrak datozenean eta dirua eskas denean, liberal-mozorroa kentzen dute eta Adolf Hitler-ekin hizketan ari zarela iruditzen zaizu. Beren pribilegioei eusteko gai diren artean bakarrik ematen diete pena 'pribilegio bako' deritzenek."
 
* "Beltz jendea zapaldurik dago bai klaseagatik bai arrazagatik, pobreak garelako eta beltzakBeltzak garelako. Sutu egiten nintzen baten batek arrakastaren eskaileran gora egiten zuten Beltzei buruz hitz egiten zuen bakoitzean. Eskailera bat aipatzen duzun aldi oro, gainaldeaz eta oinaldeaz hitz egiten ari zara, goi-mailako klaseaz eta behe-mailako klaseaz, klase aberatsaz eta klase pobreaz. Gainaldea eta oinaldea dituen sistema bat dagoen bitartean, Beltzok beti oinaldean amaituko dugu, diskriminatzen errazenak garelako. Horregatik, ulertezina zen niretzat sistemaren barruan borrokatzea."
 
* "AEBetan, jende gehiegik babesten ditu heriotza eta suntsipena, horretaz jakitun egon gabe. Zeharka, jendearen erailketa babesten dute, gorpuei begiratu ere egin beharrik gabe."
24. lerroa:
* "Era berean, garrantzitsua da ulertzea Gerra Zibila ez zela piztu esklaboak askatzeko. Bi sistema ekonomikoren arteko gerra izan zen, klase agintariaren bi alde bereizik AEBen boterea eta kontrola lortzeko piztu zutena: Hegoaldeko esklabo-jabe zuri aberatsak eta Iparraldeko industrialari zuri aberatsak. Esklabo-plantazioetan oinarritutako ekonomia, bata, eta manufaktura-industrian oinarritutakoa, bestea."
 
* "Chesimard abizenari dagokionez, tira, gauza bakarra ondoriozta nezakeen: Chesimard abizeneko norbait nire senar ohiaren arbaso esklaboen jabea izan zen. (...)Batzuetan, lo seko geratu aurretik, ohean etzanda egoten nintzen, pentsatzen zenbat esklabo izan zituen Chesimardek Martinikan eta zenbat aldiz jo zituen. Sabaiari begira egoten nintzen, eta pentsatzen nuen zenbat emakume beltzBeltz bortxatu zituen Chesimardek, zenbat ume beltzenBeltzen aita izan zen, eta zenbat Beltzen erailketaren erantzulea izan zen. Beraz, izen hori desagertu egin behar zen."
 
* "Borrokarekin zerikusiren bat zeukan izen bat nahi nuen, gure jendearen askatasunarekin zerikusiren bat zeukana. Assata Olugbala Shakur aukeratu nuen. Assatak "borrokalaria" esan nahi du, Olugbalak "jendeekiko maitasuna", eta Shakur izena Zayd-ekiko eta beraren familiarekiko errespetuz hartu nuen. Shakurrek "esker onekoa" esan gura du."
33. lerroa:
* Egia esan, munduko askapenerako mugimendu bakar batek ere ez ziharduen kapitalismoaren alde borrokan. Labur esanda: balioren bat daukan edozein gauza langileek egin, ustiatu, hazi, ekoitzi eta prozesatzen dute. Beraz, zer dela eta ez ziren izango langileak aberastasun horren jabeak kolektiboki? Zer dela eta ez zituzten langileek jabetzan izaten eta kontrolatzen beren baliabideak? Kapitalismoak esan nahi zuen enpresari aberatsak aberastasunaren jabe zirela, eta sozialismoak esan nahi zuen aberastasuna sortzen zutenak zirela haren jabeak."
 
* "Argi neukan benetako internazionalismorik gabe nazionalismoa erreakzionarioa zela. Nazionalismoa berez ez zen batere iraultzailea; Hitler eta Mussolini nazionalistak ziren. Bere askapenarekiko egiazko kezka daukan komunitate batek ezinbestekoa du beste jende batzuen askapenaz ere kezkatzea. Edozein tokitako jende zapalduaren garaipena beltzenBeltzen garaipena ere bada."
 
* "Inperialismoa esplotazio-sistema internazional bat da, eta guk, iraultzaile gisa, internazionalistak izan behar dugu, inperialismoa garaitzeko."