Assata Shakur: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
2. lerroa:
 
== Esanak ==
=== BeltzenPantera Askapenerako ArmadaBeltzak ===
* "Alderdiak egindako gauzarik garrantzitsuenetako bat izan zen etsaia argi eta garbi seinalatzea: ez jende zuriak, ezpada zapaltzaile kapitalista, inperialista. Beltzen askapenerako borroka nazioaren testuingurutik atera eta nazioarteko testuinguruan kokatu zuen. Alderdiak mundu osoan zeharreko borroka eta gobernu iraultzaileak babestu zituen, eta behin eta berriro esan zuen AEBek Afrikatik, Asiatik, Latinoamerikatik eta baita ghettotik kanpora ere joan behar zuela."
 
* "Sinetsita nago herrialde honetan Beltzen askapenerako erakunde edo mugimendu arrakastatsu batek ezinbestekoa duela hezkuntza politikorako programa sistematiko bat izatea, mailarik baxuenetetik hasi eta mailarik gorenera arte. Arreba eta anairik politikoki kontzienteenak Alderdiko kideak ziren, baina, nolabait, ez zuten jakin kontzientzia hori taldeko gainerako kideen artean zabaltzen. (...)Kide batzuek berezko trebetasuna zeukaten jendea antolatzeko, baina haiek ziren ardura gehien zeukatenak eta lanpetuta egon ohi ziren. Arazoaren parte bat zen Alderdia azkarregi hazi zela eta ez zegoela denbora askorik gauzak urratsez urrats antolatzen joateko. Arazoaren beste partea zen Alderdiak ia hasieratik beretik AEBetako gobernuaren erasoak jasan behar izan zituela."
 
* "Politikoki, ez nengoen batere gustura Alderdiaren zuzendaritzarekin. Huey [Newton] hemendik hara eta handik hona ibili zen interkomunalitatearen teoriaren aldeko hitzaldiak ematen. Oinarrian, teoriak zera zioen: inperialismoak halako neurria hartua zuen, ezen muga subiranoak jada ez ziren aintzat hartzen eta jada ez ziren nazio zapalduak existitzen, bakarrik komunitate zapalduak, bai AEBetan bai AEBetatik kanpora. Arazoa zen baten bati ahaztu egin zitzaiola komunitate zapaldu haiei esatea jada ez zirela nazio bat. Are okerrago, inork ez zituen ulertu Hueyren hitzaldi luze haiek, non interkomunalismoa azaltzen saiatzen baitzen. Huey Newton ez zen hizlari ona."
 
* " (...) Jendeak tropelka alde egiten zuen [Hueyren hitzaldietatik]. Gertatzen ari zena kritikatu beharrean, Alderdiko kide gehienek babestu egiten zuten. Hueyk hitzaldiak ematen ikasteko eskolak behar zituela esan nuenean, bizkarreratu egin zitzaizkidan. Hueyk bere titulua defentsa-ministrotik "Buruzagi Goren" irringarrira aldatu zuenean, eta gero are irringarriagoa zen "Zerbitzari Goren" hartara, ia inork ez zuen txintik esan. Hori zen Alderdiaren arazo handietako bat. Kritika eta autokritika ez ziren sustatzen, eta zegoen apurra ez zen serio hartzen. Kritika konstruktiboa eta autokritika erabat garrantzitsuak dira erakunde iraultzaile batean."
 
=== Beltzen Askapenerako Armada ===
* "Beltz iraultzailea naiz; beraz, definizioz, Beltzen Askapenerako Armadako (Black Liberation Army, BLA) kidea naiz."