Assata Shakur: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
3. lerroa:
== Esanak ==
=== Pantera Beltzak ===
* "Alderdiak egindako gauzarik garrantzitsuenetako bat zera izan zen, etsaia argi eta garbi seinalatzea: etsaia ez zen jende zuria, baizik eta zapaltzaile kapitalista, inperialista. Beltzen askapenerako borroka nazioaren testuingurutik atera eta nazioarteko testuinguruan kokatu zuen. Mundu osoan zeharreko borroka eta gobernu iraultzaileak babestu zituen, eta behin eta berriro esan zuen AEBek ospa egin behar zutela Afrikatik, Asiatik, Latinoamerikatik eta baita ghettotik kanpora ere joan behar zutela."
 
* "Arazoaren parte bat zen Alderdia azkarregi hazi zela eta ez zegoela denbora askorik gauzak urratsez urrats antolatzen joateko. Arazoaren beste partea zen Alderdiak AEBetako gobernuaren erasoak jasan behar izan zituela ia hastapenetik beretik ."
 
* "Sinetsita nago herrialde honetan Beltzen askapenerako erakunde edo mugimendu batek herrialde honetan arrakasta izatekoizan nahi badu ezinbestekoa duela hezkuntza politikorako programa sistematiko bat izatea, mailarik baxuenetik hasi eta mailarik gorenera arte. Kontzientzia politiko handiena zeukaten arreba eta anaiak Alderdiko kideak ziren, baina, nolabait, ez zuten jakin kontzientzia hori taldeko gainerako kideen artean zabaltzen."
 
* "Politikoki, ez nengoen batere gustura Alderdiaren zuzendaritzarekin. Huey [Newton] toki batetik bestera ibili zen interkomunalitatearen teoriaren aldeko hitzaldiak ematen. Oinarrian, teoriak zera zioen: inperialismoak halako neurria hartua zuen, ezen jada muga subiranoak ez ziren aintzat hartzen eta ez ziren nazio zapalduak existitzen, bakarrik komunitate zapalduak, bai AEBetan bai AEBetatik kanpora. Arazoa bat zegoen, ordea: baten bati ahaztu egin zitzaion komunitate zapaldu haiei esatea jada ez zirela nazio bat. Are okerrago, inork ez zituen ulertu Hueyen hitzaldi luze haiek, non interkomunalismoa azaltzen saiatzen baitzen. Huey Newton ez zen hizlari ona."
 
* "[Hueyen (...)hitzaldietatik] Jendeakjendeak tropelka alde egiten zuen [Hueyen hitzaldietatik]. Gertatzen ari zena kritikatu beharrean, Alderdiko kide gehienek babestu egiten zuten. Hueyk jendaurrean hitzberba egiten ikasteko ikastaro bat behar zuela esan nuenean, bizkarreratu egin zitzaizkidan. Hueyk bereBere titulua defentsa-ministrotik "Buruzagi Goren" irringarrira aldatu zuenean, eta gero are irringarriagoa zen "Zerbitzari Goren" hartara, ia inork ez zuen txintik esan. Hori zen Alderdiaren arazo handietakonagusietako bat. Kritika eta autokritika ez ziren sustatzen, eta zegoen apurra ez zen serio hartzen. Kritika konstruktiboa eta autokritika erabat garrantzitsuak dira erakunde iraultzaile batean."
 
=== Beltzen Askapenerako Armada ===