Assata Shakur: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
34. lerroa:
* "Era berean, garrantzitsua da ulertzea Gerra Zibila ez zela piztu esklaboak askatzeko. Bi sistema ekonomikoren arteko gerra izan zen, klase agintariaren bi alde bereizik AEBen boterea eta kontrola lortzeko piztu zutena: Hegoaldeko esklabo-jabe zuri aberatsak eta Iparraldeko industrialari zuri aberatsak. Esklabo-plantazioetan oinarritutako ekonomia, bata, eta manufaktura-industrian oinarritutakoa, bestea."
 
* "Chesimard abizenari dagokionez, tira, gauza bakarra ondoriozta nezakeen: Chesimard abizeneko norbait nire senar ohiaren arbaso esklaboen jabea izan zen. (...)Batzuetan, lo seko geratu aurretik, ohean etzanda egoten nintzen, pentsatzen zenbat esklabo izan zituen Chesimardek Martinikan eta zenbat aldiz jo zituen. Sabaiari begira egoten nintzen, eta pentsatzen nuen zenbat emakume Beltz bortxatu zituen Chesimardek, zenbat ume Beltzen aita izan zen, eta zenbat Beltzen erailketaren erantzulea izan zen. BerazHorrenbestez, izen horihorrek desagertu egin behar zenzuen."
 
* "Borrokarekin zerikusiren bat zeukan izen bat nahi nuen, gure jendearen askatasunarekin zerikusirenloturaren bat zeukana. Assata Olugbala Shakur aukeratu nuen. Assatak "borrokalaria" esan nahi du, Olugbalak "jendeekiko maitasuna", eta Shakur izena Zayd-ekiko eta beraren familiarekiko errespetuz hartu nuen. Shakurrek "esker onekoa" esan gura du."
 
* "Orain, kaleetan barna noan bakoitzean, neure buruari gogorarazten diot Beltzak zapalduta gaudela Ipar Amerikan. Ezinbestekoa da niretzat hori egitea. Jendea edozertara ohitzen da. Zenbat eta gutxiago pentsatu pairatzen duzun zapalkuntzaz, orduan eta handiagoa da harekiko garatzen duzun tolerantzia-maila. Denboragarrenera, jendeak uste du zapalkuntza berezko egoera bat dela. Baina, aske izateko, ondo gogoan izan behar duzu esklaboa zarela."