Assata Shakur: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
formatua
2. lerroa:
[https://eu.wikipedia.org/wiki/Assata_Shakur Assata Shakur] (New York, 1947ko uztailaren 16a) ekintzaile politiko estatubatuarra da, Beltzen Askapenerako Armada (Black Liberation Army, BLA) mugimenduko kidea eta Pantera Beltzak (Black Panthers) alderdi ezkertiarreko kide izandakoa. 1977ko epaiketa batean polizia bat hiltzeagatik kondenatu zuten. 1979an kartzelatik ihes egin zuen, eta 1979az geroztik Kuban bizi da, non asilo politikoa eman baitzioten. FBIren hamar terrorista bilatuenen zerrendan dago.
 
 
== Esanak ==
=== Pantera Beltzak ===
* "Alderdiak egindako gauzarik garrantzitsuenetako bat zera izan zen, etsaia argi eta garbi seinalatzea: etsaia ez zen jende zuria, baizik eta zapaltzaile kapitalista, inperialista. Beltzen askapenerako borroka nazioaren testuingurutik atera eta nazioarteko testuinguruan kokatu zuen. Mundu osoan zeharreko borroka eta gobernu iraultzaileak babestu zituen, eta behin eta berriro esan zuen AEBek ospa egin behar zutela Afrikatik, Asiatik, Latinoamerikatik eta baita ghettotik kanpora ere."
 
14. lerroa:
* "[Hueyen hitzaldietatik] jendeak tropelka alde egiten zuen. Gertatzen ari zena kritikatu beharrean, Alderdiko kide gehienek babestu egiten zuten. Hueyk jendaurrean berba egiten ikasteko ikastaro bat behar zuela esan nuenean, bizkarreratu egin zitzaizkidan. Bere titulua defentsa-ministrotik "Buruzagi Goren" irringarrira aldatu zuenean, eta gero are irringarriagoa zen "Zerbitzari Goren" hartara, ia inork ez zuen txintik esan. Hori zen Alderdiaren arazo nagusietako bat. Kritika eta autokritika ez ziren sustatzen, eta zegoen apurra ez zen serio hartzen. Kritika konstruktiboa eta autokritika erabat garrantzitsuak dira erakunde iraultzaile batean."
 
=== Beltzen Askapenerako Armada ===
* "Beltz iraultzailea naiz; beraz, definizioz, Beltzen Askapenerako Armadako (Black Liberation Army, BLA) kidea naiz."
 
23. lerroa:
* "Uste dut askatasuna lortzeko ezinbestekoa dugula boterea eta batasuna izatea, eta ezinbestekoa dela, era berean, alderdi iraultzaile Beltz bat izatea, lider iraultzaile Beltzek gidatua. Etsai komunaren aurka borrokatzeko iraultzaile zuriekin elkartu behar dugula uste dut, baina zinez uste nuen elkartze horrek boterean eta batasunean oinarrituta behar zuela izan, ez ahultasunean eta bai ala baiko batasunean."
 
=== Arraza eta klasea ===
* "Historiak irakatsi didanez, klase ertaineko zenbait zuri 'liberalak' dira baldin eta posible badute ederto batean bizitzea, oporrak Europan igarotzea, seme-alabak ikastetxe pribatuetara bidaltzea eta beren azal zuritik eratorritako irabaziak jasotzea. Baina garai gogorrak datozenean eta dirua eskas denean, liberal-mozorroa kentzen dute eta Adolf Hitler-ekin hizketan ari zarela iruditzen zaizu. Beren pribilegioei eusteko gai diren artean bakarrik ematen diete pena 'azpipribilegiatu' deritzenek."
 
30. lerroa:
* "AEBetan, jende gehiegik babesten ditu heriotza eta suntsipena, horretaz jakitun egon gabe. Zeharka, jendearen erailketa babesten dute, gorpuei begiratu ere egin beharrik gabe."
 
=== Esklabotza, Gerra Zibila eta esklabo-izena===
* "Esklaboek erasoen aurrean zirkinik ere egin ez zutela sinistuta hazi nintzen. Gogoan dut nola lotsatzen nintzen eskolan, esklabotzari buruz hitz egiten zutenean. Irakasleen kontakizunaren arabera, bazirudien Beltz jendeek ez zutela ezer egin 'emantzipazio' ofizialaren alde. Zuriek askatu gintuzten."
 
41. lerroa:
* "Orain, kaleetan barna noan bakoitzean, neure buruari gogorarazten diot Beltzak zapalduta gaudela Ipar Amerikan. Ezinbestekoa da niretzat hori egitea. Jendea edozertara ohitzen da. Zenbat eta gutxiago pentsatu pairatzen duzun zapalkuntzaz, orduan eta handiagoa da harekiko garatzen duzun tolerantzia-maila. Denboragarrenera, jendeak uste du zapalkuntza berezko egoera bat dela. Baina, aske izateko, ondo gogoan izan behar duzu esklaboa zarela."
 
=== Sozialismoa, kapitalismoa, internazionalismoa eta inperialismoa ===
* "Egia esan, mundu osoan askapenerako mugimendu bakar batek ere ez ziharduen kapitalismoaren alde borrokan. Labur esanda: balioren bat daukan edozein gauza langileek egin, ustiatu, hazi, ekoitzi eta prozesatzen dute. Beraz, zer dela eta ez ziren izango langileak aberastasun horren jabeak kolektiboki? Zer dela eta ez zituzten langileek jabetzan izaten eta kontrolatzen beren baliabideak? Kapitalismoak esan nahi zuen enpresari aberatsak aberastasunaren jabe zirela, eta sozialismoak esan nahi zuen aberastasuna sortzen zutenak zirela haren jabeak."
 
50. lerroa:
* "Inperialismoa esplotazio-sistema internazional bat da, eta guk, iraultzaile gisa, internazionalistak izan behar dugu, inperialismoa garaitzeko."
 
=== Sexismoa eta genero-rolak ===
* "[Rita Brown eta biok] ondorio batera iritsi ginen: sexismoaren sortzaileak, arrazakeriarena bezala, gobernu kapitalista eta inperialistak ziren, eta emakumeok ez genuen sekula askatasunik lortuko gure bizitzak kontrolatzen zituzten erakundeek zutik zirauten bitartean."
 
* "Gauzak are gehiago nahasteko, nire senarrak ezkontzaz zuen ideia beraren gurasoenean ikusitakoa zen: amak etxeko lanak egiten zituen, eta aitak ogia ekartzen zuen etxera. Nik espagetiak baino ez nekien prestatzen, eta [nire senarra] zurtuta geratu zen ohartu zenean etxeko lanetarako neukan trebezia hutsaren hurrengoa zela. Denbora batera, argi ikusi nuen ezkonduta egoteko bezain prest nengoela hegalak hazten utzi eta hegan egiteko."
 
=== "Nire amari" ===
"(...)<br>
Nire amari<br>