Pako Aristi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
 
32. lerroa:
* "Ez dakigu zer den gobernatzea; Nafarroako Erresuma desegin geroztik ez dugu inoiz gure lurrean agindu. Ez dugu ezer behartu, inposatu eta ezarri, eta jadanik ez dakigu nola egiten den hori".
** <small>''Independentziaren paperak'', 2012, Erein</small>
 
* "Frantses gara edo espainol gara, baina guk ez genuen hautatu. Horregatik existitzen da independentziarako eskubide unibertsala".
 
* "Gezur bat, kalte handia dakarrena, honakoa da: espainola ere hemengo hizkuntza dela, gurea. Hori onartzearen ondorioa jakina baita: hemengoa bada, ez da egon inposiziorik, ez gatazkarik, eta euskararen gutxitze prozesua berez etorri da, hizkuntzaren erruz, hiztunen utzikeriaz. [...] 500 urte behar izan ditu elitearen hizkuntza arrotzak, politika eta boterearen hizkuntzak herritarrengana iristeko, goitik behera piramide osoa okupatuz, ez modu askean, herritarrak hartara behartuz baizik. Koertzioaren bidez ezarria nola izenda dezakegu gure hizkuntza?"
57 ⟶ 59 lerroa:
* "[[Nafarroa]] deitura politikoa da, euskaldunok munduan ezagun egin gintuena; Nafarroa zen gure estatu independente eta historikoa. ''Vasco'' eta ''Navarro''ren arteko bereizketa guztiz artifiziala da, munduan badira pareko exenplu ugari: portugesak edo lusitanoak, galoak edo frantsesak, alemaniarrak ala germanoak, suitzarrak ala helvetikoak... ez al dira gauza bera? Arazo identitariorik eragiten dute? Zergatik haiek ez dute arazorik, eta guk bai? Haiek estatua daukatelako, eta guk ez. Hori da herri independente baten oinarria, populuarekin eta lurraldearekin batera".
** <small>''Euskararen isobarak'', Erein</small>
 
* "Ni ez naiz paktista, ni independentista naiz".
 
* "Nik nahi dut jendea pentsatzen jarri, eta politiko batek nahi du jendeak ez pentsatzea".