Feminismoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Barne lotura gehitu
Aipua gehitu
8. lerroa:
** Iturria: Miren Aranguren ([https://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gaur8/editions/gaur8_2015-03-28-06-00/hemeroteca_articles/oso-bizia-izan-da-mugimendu-feminista-beti-emakumeak-nola-erakarri-birpentsatzen GAUR8], 2015)
*"Feminismoa beharrezkoa da abiapuntua oso desberdina delako gizonentzat eta emakumeentzat. Gainera, nire ustez, are erradikalagoak izan behar genuke, zeren erritmoa oso-oso mantsoa da."
**Iturria: [[Nekane Balluerka]], ([https://www.berria.eus/ahomentan2018/08/19/altzairuzko_sabaiari_ostikoka.html Berrian] (2018ko abuztuaren 19a)
*"Feminismoak eta filosofiak proposatzen dituzten arazoen inguruko erantzunak emateko erreminta berria eta erabilgarria da transfeminismoa."
**Iturria: [[Josebe Iturrioz]], ([http://www.galde.eu/es/zertan-datza-transfeminismo-izeneko-hori/ GALDEn] (2015eko ekainaren 28a)
*"Feminismoak asmatu du bizitza konkretuei zukua ateratzen. Sistemak eraikitzen du binarismoa, emakumea-gizona, lana-zaintza… badaude estruktura batzuk bizitza konkretu hori eraikitzen dutenak. Hala ere, bizitza konkretu horiek badituzte maniobrarako espazio batzuk, aurka egin edo Status Quo-a berregiteko espazioak. Agentzia feminista bat eraikitzen uzten digu, zeinak ez duen esan nahi aske zarenik edozer gauza egiteko. Horregatik, uste dugu feminismoarentzat gakoa dela estruktura handiaren eta eguneroko bizitzaren aldeaz kontzientzia hartzea eta agentzia espazio hori erabiltzea feminismotik, kolektiboki. "
**Iturria: [[Amaia Perez Orozco]], ([https://www.argia.eus/albistea/amaia-perez-orozco-eta-silvia-piris-guretzat-galderak-aldatzea-gakoa-da-mundu-berri-bat-pentsatzen-hasteko Argia] 2018ko abenduaren 7a)
*"Feminismoak neoliberalismoaren aurkako borroka bat izan behar du"
**Iturria: Amaia Zufia, ([https://www.argia.eus/multimedia/elkarrizketak/feminismoak-neoliberalismoaren-aurkako-borroka-bat-izan-behar-du Argia] (2018ko azaroaren 20a)
*"Feminismoak zera lortu du: agerian uztea orain begirada interesgarriagoak direla emakumeen gaiak eta orain arte kontatzen ez ziren istorioak edo ikusten ez ziren errealitateak. Nazkatu gara gizon zuri heterosexual horren hegemoniaz eta bere begiradaz. Mundu mailan ematen ari den mugimendu bat da (fikziozko serieak,''#metoo''…)"
** Iturria: [[Josebe Iturrioz|Josebe iturrioz]], ([http://www.klitto.eus/orain-interesgarriagoak-dira-ikusten-ez-ziren-errealitateak/ Klitto] (2018ko abenduaren 10)
* "Feminismoaz ari garenean, euskararen arloan gaudenean, bazterketaz eta diskriminazioaz ari gara hitz egiten, balioaz ere bai. Paralelismo asko egin daitezke bi mundu horien artean. Pena da bi bide horiek ez elkartu izana, ez mugimenduak, ez administrazioak."
** Iturria: Jone Miren Hernández ([http://www.argia.eus/argia-astekaria/2491/pena-da-feminismoa-eta-euskalgintza-elkartu-ez-izana-ez-mugimenduak-ez-administrazioak Argia], 2016ko urtarrilaren 17a)