Onintza Enbeita: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
→‎Esanak: Aipuak eta kanpo lotua gehitu.
t Iturriak hobetu
3. lerroa:
== Esanak ==
* "Agertokira igon eta handik pankartak ikustea, norberaren izenagaz edo norberak bakarrik ulertuko dauen mezu bategaz, ikaragarria da. Bertso-kabareta montau eta estrenoan zure lagun guztiak han egoteak ez dauka preziorik."
**Iturria: Elkarrizketa [https://bizkaie.biz/1462832684779 Bizkaien] (2013ko azaroak 4)
*"Bertsolaritzak txapelketa behar du, beste plaza guztiak behar dituen bezala."
** Iturria: Elkarrizketa [https://www.bilbohiria.eus/49264 Bilbo Hirian] (2017ko irailak 20)
* "Dena klasifikatu behar dugu, gauza guztiei izena jarri behar diegu, bestela urduri jartzen gara: zu heterosexuala zara, zu bisexuala, zu homosexuala, zu gorria, zu horia… ezin dut jasan."
**Iturria: Bira-zutabea Berrian (2012ko apirilak 29)
*"Emakumeok erreibindikatu behar dugu gu garela gure gorputzen eta ideien jabe."
** Iturria: Elkarrizketa [https://www.deia.eus/2018/08/24/especiales/aste-nagusia/aste-nagusia-munduko-marabilla-ez-material-handienetariko-bat-da Deian] (2018ko abuztuak 24)
* "Guk landu nahi dugun Euskal Herrian emakumeek eta gizonek eskubide berdinak izan behar ditugu, bestela Espainia txiki bat eraikitzen gabiltza Kantauriren magalean. Feminismoak askatuko gaitu eta ekarriko du guztiontzat, gizonentzat barne, gizarte hobe bat."
** Iturria: Elkarrizketa [https://zuzeu.eus/euskal-herria/onintza-enbeita/ ZUZEUn] (2015eko abenduak 19)
* "Historia egin behar zen, geure momentua zen, eta nik egin dut. Hor geratuko da: irabazi duen lehenengo emakumea, Onintza Enbeita. Bi gau pasatu dira, eta orain ikusi dut egin dudana bertsotan egitea baino gehiago dela; oso pozik eta beteta sentitzen naiz horrekin."
**Iturria: Elkarrizketa [https://www.berria.eus/paperekoa/1912/028/001/2018-12-18/historia_egin_behar_zen_geure_momentua_zen_eta_nik_egin_dut.htm Berrian] (2018ko abenduak 18)
*"Hizkuntzak berez, zubiak dira. Hizkuntzari esker komunikatzen gara, eta komunitate baten mundu ikuskera, komunitate horren hizkuntzak definitzen du ondoen."
** Iturria: Elkarrizketa [http://www.unibertsitatea.net/aktualitatea/onintza-enbeita-201c-hizkuntzari-esker-komunikatzen-gara-eta-komunitate-baten-mundu-ikuskera-komunitate-horren-hizkuntzak-definitzen-du-ondoen201d Unibertsitatea.net] (2012ko uzatailak 5)
* "Madrilera goaz bihar edo etzi herri libre batean bizitzea lortuko dugula esatera."
** Iturria: Elkarrizketa [https://zuzeu.eus/euskal-herria/onintza-enbeita/ ZUZEUn] (2015eko abenduak 19)
* "Mila borroka sozialetan parte hartu duen emakumea naiz, eta bertsolaria. Diputatu izatea anekdota bat da nire bizitzan."
** Iturria: Elkarrizketa [https://zuzeu.eus/euskal-herria/onintza-enbeita/ ZUZEUn] (2015eko abenduak 19)
* "Nik beti esaten dut bertsotan gauza asko egin daitezkeela: egin daiteke kritika soziala, egin daiteke geopolitika... mila gauza egin daitezke. Baina niri eguneroko gauza txikiei eta emozioei kantatzea gustatzen zait. Uste dut benetan horrek mugitzen duela mundua eta horrek mugitzen gaituela denok."
**Iturria: Elkarrizketa [https://www.berria.eus/paperekoa/1912/028/001/2018-12-18/historia_egin_behar_zen_geure_momentua_zen_eta_nik_egin_dut.htm Berrian] (2018ko abenduak 18)
*"Niretzako Rocio Juradoren letrak bizitzan egoteko jarrera bat dira. Beste batentzako punka bezala."
** Iturria: Elkarrizketa [https://www.gaztezulo.eus/albisteak/onintza-enbeita Gaztezulon] (2016ko urriak 18)
* "Niretzat bozgorailu guztiek balio dute erreibindikatu behar diren gauzak aldarrikatzeko. Berdin da kirolaria bertsolaria… mikrofonoa erabiltzeko aukera duen edonork, ideia bat defendatzeko erabili dezake."
** Iturria: Elkarrizketa [https://www.deia.eus/2018/08/24/especiales/aste-nagusia/aste-nagusia-munduko-marabilla-ez-material-handienetariko-bat-da Deian] (2018ko abuztuak 24)
* "Niri gauzak kontatzea gustatzen zait, sentitzen dudana edo kezkatzen nauena azaltzea, eta kazetaritzak zein bertsolaritzak eman didate horretarako bidea."
** Iturria: Elkarrizketa [http://www.unibertsitatea.net/aktualitatea/onintza-enbeita-201c-hizkuntzari-esker-komunikatzen-gara-eta-komunitate-baten-mundu-ikuskera-komunitate-horren-hizkuntzak-definitzen-du-ondoen201d Unibertsitatea.net] (2012ko uzatailak 5)
* " Xirimiri moduan jendea mezuekin astiro-astiro ''bustitzen'' saiatzen naiz. Orain dela hamar urte ''Ezetz ezetza da'' non zegoen eta gaur egun non dagoen ikustea besterik ez dago, hor denok aportatu dugula uste dut."
** Iturria: Elkarrizketa [https://www.deia.eus/2018/08/24/especiales/aste-nagusia/aste-nagusia-munduko-marabilla-ez-material-handienetariko-bat-da Deian] (2018ko abuztuak 24)
*"Uste dot nire inguruan jasoten dodan maitasuna pasada bat dala, eta suberte handia daukadala ez nagoalako bakarrik ez arrakastan, ez frakasoan."
**Iturria: Elkarrizketa [https://bizkaie.biz/1462832684779 Bizkaien] (2013ko azaroak 4)
 
== Kanpo loturak ==