Brigitte Vasallo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Kategoriak osatu, irudia gehitu eta wikipedia txantiloia sartu
Aipuak gehitu
7. lerroa:
* "Gure burua ama gisa aurkezten dugunean (esaten dugunean “ama garela” eta ez “seme-alabak ditugula”), harremanen araberako kategoria batean aurkezten gara, hala, gure subjektutasuna des-egiten da, eta beste zerbaiten araberako subjektu bihurtzen gara, patriarkatuaren mugimendu klasiko baten bitartez."
** Iturria: [https://www.pikaramagazine.com/2018/06/amatasuna-desokupatu/ Amatasuna desokupatu] (Pikara Magazine, 2018ko ekainaren 18)
*"Monogamia praktikatzat jo izan da zuzenean, eta ez da hala. Praktika bat balitz, nola azaldu denok praktika berbera izatea? Hori era sistemikoan besterik ezin daiteke azaldu. Monogamia sistematzat jotzeak, derrigortu egiten gaitu egiten duguna eta gertatzen zaiguna eremu kolektiboan eta politikoan kokatzera."
**Iturria: [https://www.argia.eus/argia-astekaria/2632/brigitte-vasallo Elkarrizketa Argian] (2019ko otsailaren 17a)
*"Monogamoak ez diren harreman mota asko egon badaude, esanguratsuak iruditzen zaizkidanak. Eta espero gabeko tokietan eraikiak izan dira: bazterretan. Paradigma berriak ez baitira sistemaren bazter modernoetan sortuko. Benetan baztertuak izan diren izkinetan, hor sortzen dira erresistentziak, beharrizan hutsagatik."
**Iturria: [https://www.argia.eus/argia-astekaria/2632/brigitte-vasallo Elkarrizketa Argian] (2019ko otsailaren 17a)
*"Nik asko zirikatzen ditut sare sozialetan beraien bikotekideekin ateratako argazkiak jartzen dituzten feministak. Nahikoa da, utzi maitasun erromantikoaren propaganda egiteari, ardura kolektiboa dugu kontu honi dagokionez."
**Iturria: [https://www.argia.eus/argia-astekaria/2632/brigitte-vasallo Elkarrizketa Argian] (2019ko otsailaren 17a)
*"Oraintsu arte [[Maitasuna|maitasun]] kontuak zokoratu egin dira, eztabaidarako espazio nagusiak publikoak —eta ondorioz maskulinoak— izanik, ez zen gaiaz hitz egiten."
**Iturria: [https://www.argia.eus/argia-astekaria/2632/brigitte-vasallo Elkarrizketa Argian] (2019ko otsailaren 17a)
 
== Kanpo loturak ==