Medeak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Erreferentziatzeko modua hobetu eta aipu berriak sartu.
→‎Esanak: Osatu
5. lerroa:
**Iturria: [[Josebe Iturrioz]], ''Hirutxuloko Hitza'', 2019.<ref name=":0">Salsamendi, Irati. [https://irutxulo.hitza.eus/2019/02/08/josebe-iturrioz-ez-dakit-gizonezkoa-ala-emakumezkoa-naizen-ez-dakit-zein-punturaino-nahi-diodan-galdera-horri-erantzun-itxi-bat-eman/ «Ez dakit gizonezkoa ala emakumezkoa naizen. Ez dakit zein punturaino nahi diodan galdera horri erantzun itxi bat eman». 2019ko otsailaren 8]. ''Hirutxuloko Hitza.'' 2019ko ekainaren 18an kontsultatua. </ref>
*"Azken urteetan, feminismo instituzionalak indarra hartu duenean, egokitasun politikotik abiatuta, diskurtso bat garatu da gaiaren bueltan, eta gizarte honetan denak daude indarkeriaren kontra. Guk bestelako diskurtso bat egin nahi genuen eta batez ere emakumeen boteretzea landu, ez genuen biktimismotik hitz egin nahi. Indarkeriarekin amaitu nahi dugu ez poliziaren bitartez, baizik eta beste bide batzuetatik. Hori, politikoki, baina norbanakoari dagokionez, gauez ateratzen ginenean-eta, guretzat oso-oso inportantea izan da ildo hori: eraso matxisten aurrean, erantzun, eta erantzunok kolektiboki babestu, tinko."
**Iturria: Ana Txurruka, ''Argia'', 2016. <ref name=":1">Sarriugarte Mochales, Danele. [https://www.argia.eus/argia-astekaria/2523/ana-txurruka-berdintasun-teknikaria «Sarritan, berdintasun politikekin ez gara bazterkeria arriskuan dauden emakumeengana iristen». 2016ko urriaren 02a]. ''Argia''. 2019ko ekainaren 18ak kontsultatua.</ref>
*"Badakigu instituzioetako feminismotik ezer gutxi espero dezakegula, nahiz ez dugun bere funtzioa ukatzen eta estrategikoa izan ez daitekeenik uste. Baina, argi dago, errotikako aldaketa, iraultza edo erradikalitate ideologiko zein praktikoa ez da instituzioetatik etorriko."
**Iturria: ''Gorputz intsumisoen uluak II'', Genero-ariketak. Feminismoaren subjektuak, 2013.<ref name=":2">Medeak. [http://argitaletxeaedo.org/wp-content/uploads/2017/06/genero_ariketak.pdf «''Gorputz intsumisoen uluak II».'' Genero-ariketak. Feminismoaren subjektuak.] EDO. 2013. ISBN: 978-84-940489-5-1. 2019ko ekainaren 18an kontsultatua.</ref>
* "Emakumeok askotan feminista egiten gara indarkeriarekin topo egiten dugunean, orduantxe kolpatzen zaitu-eta benetan errealitateak. Medeaken beti saiatu gara pentsatzen ea nola erantzun indarkeriari eta hamaika modutan egin dugu: amorruz, haserre, nola kudeatu jakin gabe..."
**Iturria: Ana Txurruka, ''Argia'', 2016. <ref name=":1" />
*"Medeak eta nik, oso ondo haragitzen dugu ‘pertsonala dena politikoa da’ esaldia. Bueno, guk eta feminista gehienek, noski. Azkenean, feminista guztiak feminismoan sartzen gara arnasgune bat behar dugulako. Arnasgune bat, azken finean, ez da bakarrik praktika feministak egiteko lekua, baizik eta zu zaren moduan izateko aukera ematen dizuna."
**Iturria: [[Josebe Iturrioz]], ''Hirutxuloko Hitza'', 2019.<ref name=":0" />