Medeak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Kategoriak gehitu
Aipu berriak eta erreferentziak gehitu
8. lerroa:
*"Badakigu instituzioetako feminismotik ezer gutxi espero dezakegula, nahiz ez dugun bere funtzioa ukatzen eta estrategikoa izan ez daitekeenik uste. Baina, argi dago, errotikako aldaketa, iraultza edo erradikalitate ideologiko zein praktikoa ez da instituzioetatik etorriko."
**Iturria: ''Gorputz intsumisoen uluak II'', Genero-ariketak. Feminismoaren subjektuak, 2013.<ref name=":2">Medeak. [http://argitaletxeaedo.org/wp-content/uploads/2017/06/genero_ariketak.pdf «''Gorputz intsumisoen uluak II».'' Genero-ariketak. Feminismoaren subjektuak.] EDO. 2013. ISBN: 978-84-940489-5-1. 2019ko ekainaren 18an kontsultatua.</ref>
* "Baina ezin dugu joan eskertza handiena plazaratu gabe. Eskertza hori, lehenik, Euskal Herriko Mugimendu Feministari, bertako talde, kide, koordinadora, norbanakoei. Plazer bat izan da elkarrekin lan egin, ikasi, eztabaidatu eta borrokatzea. Eskertza berezia, baita ere, estatu eta munduko txoko desberdinetatik, uneoro ikuspegi berriak ekarri, entzunarazi, gure aulkian bihurritu arazi eta elkarrekin sortzen lagundu diguzuenei. Bereziki gogoan zaituzteugu, gure genealogia izan zaretenak; 2000. hamarkada hasierako queer teoria eta praktikalariak; postpornora begirada eta bidea zabaldu zenigutenak; gure zuritasunaren kontziente egunero egiten jarraitzen duzuenak; gure kosmobisio koloniala lehertu diguzuenak; sexu-lana gertuagotik ezagutu, entzun eta eskubideen alde borrokatzeko parada eman diguzuenak; transexualitatea teoria jolas batetik praktikara ekartzeko bide ez arautuak erakutsi dizkiguzuenak; feminismoa euskaratik eta euskaraz egitearen garrantzia azpimarratu diguzuenak; (trans)feminismoa, orain aipatzen amaituko ez genukeen zapalkuntza guztiei aurre egiteko etxea dela gogorarazi eta eraikitzen lagundu diguzuenak".
** Iturria: ''Hirutxuloko Hitza'', 2020 <ref name=":3">Salsamendi, Irati. [https://irutxulo.hitza.eus/2020/07/06/medeak-talde-transfeministak-bere-jarduna-etetea-erabaki-du/ "Medeak talde transfeministak bere jarduna etetea erabaki du". 2020ko uztailaren 6a.] ''Hirutxuloko Hitza.'' 2020ko uztailaren 6an ikusia.</ref>
* "Emakumeok askotan feminista egiten gara indarkeriarekin topo egiten dugunean, orduantxe kolpatzen zaitu-eta benetan errealitateak. Medeaken beti saiatu gara pentsatzen ea nola erantzun indarkeriari eta hamaika modutan egin dugu: amorruz, haserre, nola kudeatu jakin gabe..."
**Iturria: Ana Txurruka, ''Argia'', 2016. <ref name=":1" />
*''"''Gatazkak hor daude, sinesgaitzak ziruditen feminismo baztertzaile batzuen ahotsak ere entzuten hasi gara, eta kanpo zein barne erasoek ez dute etenik. Horregatik guztiagatik, Medeak eguneroko praktikatik desagertuko bada ere, ez dugu ahaztu nahi, guk ertzeko feminismo batean sinisten eta borrokatzen jarraituko dugula. Argi dugu, estrategiak estrategia, feminismoaren lekua kalea dela. Argi dugu, feminismoa, erradikala, deserosoa, antikapitalista, antiarrazista, antikapazitista, antiespezista, transa, sexu-langileen etxea, euskaltzalea, klaseari erreparatuko diona, konbatiboa, eta bolleroa izango dela".
**Iturria: ''Hirutxuloko Hitza'', 2020 <ref name=":3" />
*"''I''kusten ari gara, bizi ditugun garai hauek ere, garai interesgarriak direla feminismoentzat, mugimendu, eztabaida, ideia, aliantzen… garaiak. Guk argi dugu asko dagoela egiteko, eta argi dugu baita ere, feminismoak deserosoa izaten jarraitu behar duela; edo beste era batera esanda, feminismoa eroso izaten den momentuan susmoa baino, alerta piztu behar zaigula".
**Iturria: ''Hirutxuloko Hitza'', 2020 <ref name=":3" />
*"Medeak eta nik, oso ondo haragitzen dugu ‘pertsonala dena politikoa da’ esaldia. Bueno, guk eta feminista gehienek, noski. Azkenean, feminista guztiak feminismoan sartzen gara arnasgune bat behar dugulako. Arnasgune bat, azken finean, ez da bakarrik praktika feministak egiteko lekua, baizik eta zu zaren moduan izateko aukera ematen dizuna."
**Iturria: [[Josebe Iturrioz]], ''Hirutxuloko Hitza'', 2019.<ref name=":0" />