Amaia Zubiria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Irudia eta kategoriak gehitu
t Zuzenketa ttikia
 
12. lerroa:
* "Euskal kantuari, euskal hitzari, diskriminazio positiboa egin behar zaio, zeren musika nazioartekoa da, baina hitza ez".
** ''Berria'', 2005. <ref name=":0" />
* "Ez dut uste jendea txundituta gelditzen zenik. Nik uste dut jende bati bai gustatzen natzaiola edo gustatzen zitzaiola egiten nuena eta beste batzuei gustatzen zitzaien Txominen garaiko Amaia xuabe hura, beti bikotearen hildotik zihoana, gehiegi molestatzen ez zuen ahotsa, xuabe, birjinala. Baina gero Amaia bere beste atal batzuk agertzen hasi zenean, ez zituen hainbeste jarraitzaile, ez zen hain txundigarria".
**''EITB'', 2013. <ref name=":1">[https://www.youtube.com/watch?v=nSmo-xYmpRU Amaia Zubiria, etxekoak kontra izan arren, abeslari bihurtu zen. 2013ko urriaren 7a]. ''EITB''. 2021eko apirilaren 9an ikusia.</ref>
* "Ez dakit hori beste [[Herritartasun|herri]]<nowiki/>etan ere gertatzen den, beharbada bai, baina ahotsari halako inportantzia berezi bat ematen zaio, eta jendea ez da arduratzen musikaz, ez du belarria jartzen, ez daki musika entzuten, beno, askok bai bai gehienek ez".
** ''Argia'', 1987. <ref>Amaia Zubiria: [https://www.argia.eus/argia-astekaria/1136/amaia-zubiria-esan-nahi-dudan-guztia-ez-dago-oraindik-esana "Esan Nahi Dudan Guztia Ez Dago Oraindik Esana». 1987ko otsailaren 1a,] ''Argia''. 2021eko apirilaren9an ikusia.</ref>
* "Ez zait buruan sartzen Euskal Herrian politika jarraitzen ez duen pertsonarik. Apolitikan ez dut sinesten".
** ''Berria'', 2005. <ref name=":0" />
* "Gu txiroak ginen, herriko txiroenak eta zain zeuden nik noiz ikasiko nian nire lana, ilepapaindegi batean ikasten ari nintzen. Noiz hasiko ia diru pixka bat etxera ekartzeko... [Amari] agindu nion ez nintzela horretan ibiliko, ez zela serioa, joku pasa zela... Orduan nik jarraitu egin nuen. Atera zuten nire argazkia, oso garbi ikusten zen ni nintzela, "La joven promesa ..." eta amak hori ikusi zuenean izugarrizko jipoia eman zidan".
** ''EITB'', 2013.<ref name=":1" />
* "Kantariok diskoak egin ditugu, eta diskoak bilakatu dira kantarion oztopo. Inora joaten gara, eta beti izaten da musika. Musika bilakatu da komunikazioaren oztopo handiena, eta musikaren beraren oztopo handiena. Inportantena musika bizirik egotea da. Jendea kantatzera ohitzen ez bada, beharbada berezko dohainak izango ditu, baina ez du jakingo. Zuzeneko musika edo musika tresnetatik ateratzen den soinua ezin daitezke konparatu. Musika bizia da interesgarria".