Feminismoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Aipua eta erreferentzia gehitu
19. lerroa:
*"Feminismoak asmatu du bizitza konkretuei zukua ateratzen. Sistemak eraikitzen du binarismoa, emakumea-gizona, lana-zaintza… badaude estruktura batzuk bizitza konkretu hori eraikitzen dutenak. Hala ere, bizitza konkretu horiek badituzte maniobrarako espazio batzuk, aurka egin edo Status Quo-a berregiteko espazioak. Agentzia feminista bat eraikitzen uzten digu, zeinak ez duen esan nahi aske zarenik edozer gauza egiteko. Horregatik, uste dugu feminismoarentzat gakoa dela estruktura handiaren eta eguneroko bizitzaren aldeaz kontzientzia hartzea eta agentzia espazio hori erabiltzea feminismotik, kolektiboki. "
**Iturria: [[Amaia Perez Orozco]], ''Argia'', 2018.<ref>Aldalur Azpillaga, Malen. [https://www.argia.eus/albistea/amaia-perez-orozco-eta-silvia-piris-guretzat-galderak-aldatzea-gakoa-da-mundu-berri-bat-pentsatzen-hasteko «Amaia Pérez Orozco eta Silvia Piris: "Guretzat galderak aldatzea gakoa da mundu berri bat pentsatzen hasteko"».  2018ko abenduaren 7a.] ''Argia''. 2019ko ekainaren 10ean ikusia.</ref>
*"Feminismoak eman dizkit tresnak gertatu zaizkidan gauza asko ulertzeko eta gertatutako zapalkuntza eta biolentzia askori izena jartzeko. Konturatu naiz niri gertatzen zaizkidan gauzak ez zaizkidala gertatu Ines naizelako, baizik eta hori dena betikotzen duen sistema bat dagoelako. Ez daude hain urruti niri gertatzen zaidana eta [[Uxue Alberdi|Uxue]]<nowiki/>ri, [[Kattalin Miner|Kattalin]]<nowiki/>i edo [[Josebe Iturrioz|Josebe]]<nowiki/>ri gertatzen zaiena. Ez da kasualitatea, eta, kasualitatea ez denean, ardura ez da gurea. Askeagoa egin nau horrek".
**Iturria: [[Ines Osinaga]], ''Gipuzkoako HItza'', 2019.<ref>Alberdi, Beñat. [https://gipuzkoa.hitza.eus/2019/11/22/badirudi-musikalki-hilda-nagoela-baina-ez-naiz-gelditu/ "Badirudi musikalki hilda nagoela baina ez naiz gelditu." 2019ko azaroaren 22a.] ''Gipuzkoako Hitza''. 2022ko martxoaren 6an ikusia.</ref>
*"Feminismoak eta filosofiak proposatzen dituzten arazoen inguruko erantzunak emateko erreminta berria eta erabilgarria da transfeminismoa."
**Iturria: [[Josebe Iturrioz]], ''GALDE'', 2015.<ref>Iturrioz, Josebe. [https://www.galde.eu/es/zertan-datza-transfeminismo-izeneko-hori/ «Zertan datza transfeminismo izeneko hori?». 2015eko ekainaren 28a.] ''GALDE''. 2019ko ekainaren 10ean ikusia.</ref>