Groucho Marx: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
1. lerroa:
[[Irudi:GrouchoCaricature.jpg|thumb|right|Groucho Marxen karikatura.]]
[[w:'''Groucho Marx|Groucho Marx]]''' umorista estatubatuarrari buruzko informazio gehiago [[w:Groucho Marx|hemen]].<br>
 
* "Asko gozatu dut antzezlan honekin, batez ere etenaldian."
* "Duela asko, emakume batekin bizi izan nintzen bi urtetan, bere gustuak eta nireak berdinak zirela konturatu nintzen arte: biok genituen neskak gustuko."
* "Ene seme, zoriontasuna gauza txikiez eginda dago: yate txiki bat, luxuzko etxe txiki bat, aberastasun txiki bat..."
* "Zentabo bat nahi izango banu, nire semearen itsulapikoa apurtuko nuke -seme bat izango banu."
* "Nire amak haurrak izugarri maite zituen. Edozer gauza emango luke ni bat izateko."
* "Lubakiak zulatu! Gure gizonak etengabe erortzen diren bitartean! Ez dugu lubakirik zulatzeko denborarik. Aurrefabrikatuak erosi beharko ditugu."
* "- Zergatik eta nola iritsi zara hogei seme izatera?
:- Nire senarra maite dut. </br>
:- Nik ere oso gustuko dut nire purua, baina noizbehinka ahotik ateratzen dut."
* "Nirekin ezkondu nahi duzu? Aberatsa al zara? Erantzun lehenengo bigarren galderari."
* "Ez pentsatu gaizki nitaz, emakume. Zureganako interesa sexuala bakarrik da."
* "Gero arte, laztana... Arraioa! Afariaren kontua oso garestia da! Eskandalu bat da! Nik, zu banintz, ez nuke ordainduko."
* "Kontua ordaintzea?... Hori ohitura zentzugabea!"
* "Ezkontza da dibortzioaren eragile nagusia."
* "Gizon handi bakoitzaren atzean emakume handi bat dago. Eta bere atzean, emaztea."
* "Zakurraz gain, liburu bat da ziur aski gizonaren lagunik onena. Eta barruan, ziur aski, ilunegi dago irakurtzeko."
* "Gela zerbitzua? Ekarri gela handiago bat."
* "Zergatik nengoen emakume horrekin? Zu gogorarazten didalako, egia esan, berak zu zeuk baino gehiago gogorarazten dit."
* "Beste pertsonak interesgarri egiteko edaten dut."
* "Ezerezetik hasita, miseriaren maila altuenetara iritsi naiz."
* "Hil egin zara edo nire ordularia gelditu da."
* "Adin oso txikian jaio nintzela aitortu behar dut."
* "Gau zoragarri bat igaro dut. Baina ez da hau izan."
* "Telebistak gauza miragarriak egin ditu nire kulturagatik. Norbaitek telebista pizten duenean, liburutegira joaten naiz eta liburu on bat irakurtzen dut."
* "Zergatik kezkatu behar naiz etorkizunaz? Zer egin du etorkizunak nigatik?"
* "Zure liburua hartu nuen lehen unetik lurrera erori nintzen barrezka. Noizbait irakurtzea espero dut."
* "Noski ulertzen dudala. Bost urteko haur batek ulertuko luke. Ekar diezadatela bost urteko haur bat!"
* "Ez dut inoiz aurpegi bat ahazten. Baina zure kasuan salbuespen bat egingo dut."
* "Hauek dira nire printzipioak. Ez bazaizkizu gustatzen, beste batzuk ditut."
* "Nori sinetsiko diozu? Niri ala zure begiei?"
* "Inoiz ez nintzateke onartuko nindukeen klub bateko kide izango."
 
[[Kategoria:Pertsonaiak]]