Kike Amonarriz: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
8. lerroa:
* "Balio sinboliko handiegia du oraindik euskarak, eta balio funtzional txikiegia. Eta etorkizunean euskara ez dadin apaingarri hutsa izan eta ez dadin hirugarren mailako hizkuntza bihurtu, erabilera izango da aldagai klabea. Erabilera indartzea eta zabaltzeak izan beharko luke hurrengo hamarkadetako hizkuntza politikaren elementu giltzarria. Egiten dugun neurrian izango gara".
** <small>''El Diario Vasco'' egunkaria, 2008ko abenduaren 21a.</small>
 
* "Euskara ikasten ari denak euskara modu atseginean, jolasgarrian, ikasten baldin badu, askoz ere lehenago barneratuko du hizkuntzaren zuzentasuna, motibatuago egongo delako eta hizkuntzarekiko atxikipen handiagoa izango duelako".
** <small>Tolosaldeako Gida 03, 2008ko abendua.</small>
 
* "Euskarak aurrera egingo badu, ezinbestekoa izango da adostasun berri batera heltzea. Horretarako, ameskeriak eta utzikeriak baztertu beharko dira, gizartea paralizatzea besterik lortzen ez duten konfrontazio dinamikekin amaitu eta elkarrekiko begirunean, elkartasunean eta bizikidetzan oinarritutako balioak sustatu.
13 ⟶ 16 lerroa:
Baina iruditzen zait, bide horretan, norberaren posizioetatik denok mugitu beharko badugu ere, gehiago mugitu beharko dutela, orain arte, euskararen errealitatera hurbildu ez eta elebakartasunean mantendu diren sektore sozio-politikoak. Alegia, ezin daitekeela behin eta berriz euskara maite dela esan, inolako urrats praktikorik eman gabe".
** <small>''El Diario Vasco'' egunkaria, 2008ko abenduaren 21a.</small>
 
* "Euskararen eremu honetan, bide berriak esploratzea, oasi eta kanpaleku ezberdinak ezagutzea gustatu izan zait".
** <small>Tolosaldeako Gida 03, 2008ko abendua.</small>
 
* "Joan den mendearen hasieran, gizonezkoak soldadutzara joaten zirenean, bizkaitarrak eta gipuzkoarrak elkartzen zirenean, normalean erdaraz egiten zuten, elkar ulertzen ez zutelako. Gaur egun hori ez da gertatzen ikasleen pisuetan; euskaraz ari badira, elkar ulertzen dute. Jauzi hori eman dugu, eta hori ere baloratzeko modukoa da".
** <small>Tolosaldeako Gida 03, 2008ko abendua.</small>
 
* "Nik uste dut gazteak sekula baino gehiago ari direla idazten momentu honetan, eta gaur egun, edozein gaztek badakiela azterketa bat gainditu behar badu, nola idatzi behar duen. Erregistroak bereizten baldin badira, ez dago arazorik".
** <small>Tolosaldeako Gida 03, 2008ko abendua.</small>
 
* "Zailtasunak dituen edozein komunitatek biktimismorako joera duela uste dut, eta biktimismoa oso kaltegarria da aurrera egiteko".
 
=== Txorakikeriak 2 ===