Kike Amonarriz: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
8. lerroa:
* "Balio sinboliko handiegia du oraindik euskarak, eta balio funtzional txikiegia. Eta etorkizunean euskara ez dadin apaingarri hutsa izan eta ez dadin hirugarren mailako hizkuntza bihurtu, erabilera izango da aldagai klabea. Erabilera indartzea eta zabaltzeak izan beharko luke hurrengo hamarkadetako hizkuntza politikaren elementu giltzarria. Egiten dugun neurrian izango gara".
** <small>''El Diario Vasco'' egunkaria, 2008ko abenduaren 21a.</small>
 
* "Euskal kultura ez dago agenda politikoaren lehentasunen artean. Ezta euskara bera ere. Azken hamarkada hauetan euskara arrisku larrian egotetik biziraupena segurtatu samartua izatera pasa gara. Baina hori al da euskararentzat nahi duguna?"
** <small>[http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-02-10/p00002989/IRITZIA._Minutu_erdiko_10_ideia_euskal_kulturaren_kontsumoaz_._KIKE_AMONARRIZ._Telebista_aurkezlea.htm Tolosaldeko Hitza], 2008ko otsailaren 10a.</small>
 
* "Euskara ikasten ari denak euskara modu atseginean, jolasgarrian, ikasten baldin badu, askoz ere lehenago barneratuko du hizkuntzaren zuzentasuna, motibatuago egongo delako eta hizkuntzarekiko atxikipen handiagoa izango duelako".
19 ⟶ 22 lerroa:
* "Euskararen eremu honetan, bide berriak esploratzea, oasi eta kanpaleku ezberdinak ezagutzea gustatu izan zait".
** <small>Tolosaldeako Gida 03, 2008ko abendua.</small>
 
* "Euskarazko kultur kontsumoa parametro erregionalistetan gertatzen da, ez parametro nazionaletan.
 
- Mugak, euskarazko kultur kontsumoa ere banatu egiten du. Iparraldean ekoizturiko euskarazko kultur produkzioak (eta baita Nafarroakoak ere, neurri handi batean) nekez gainditzen dute muga.
 
- Hegoaldeak, arreta berezia eskaini beharko lioke Iparraldeari. Hedabideek (EITBk bereziki) asko dezakete hizkuntza komunitatea trinkotze eta bertako galera etengabea galgatze aldera, iparraldeko profesionalen eta biztanleen presentzia sustatuz eta normalizatuz".
** <small>[http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-02-10/p00002989/IRITZIA._Minutu_erdiko_10_ideia_euskal_kulturaren_kontsumoaz_._KIKE_AMONARRIZ._Telebista_aurkezlea.htm Tolosaldeko Hitza], 2008ko otsailaren 10a.</small>
 
* "Euskarazko produktu asko astunak omen dira, baina askorentzat astuna, ez al da euskara bera?"
** <small>[http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-02-10/p00002989/IRITZIA._Minutu_erdiko_10_ideia_euskal_kulturaren_kontsumoaz_._KIKE_AMONARRIZ._Telebista_aurkezlea.htm Tolosaldeko Hitza], 2008ko otsailaren 10a.</small>
 
* "Euskarazko produktu gehienak ''ikusezinak'' dira erdal medio gehienetan. Edo ez dira aipatu ere egiten edo, ''bitxikeria folkloriko'' edo gertaera marjinal gisa tratatzen dira askotan. ETB1 non eta nola aipatzen den jarraitzea oso esanguratsua da. Salbuespenak salbuespen, euskal mundutik urrunegi sumatzen ditugu erdaraz ari diren hedabide gehienak, ETB2 barne".
** <small>[http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-02-10/p00002989/IRITZIA._Minutu_erdiko_10_ideia_euskal_kulturaren_kontsumoaz_._KIKE_AMONARRIZ._Telebista_aurkezlea.htm Tolosaldeko Hitza], 2008ko otsailaren 10a.</small>
 
* "Gure zazpi bekatu nagusiak aitortu eta baztertu behar ditugu. Alegia: biktimismoa, ezkortasun kronikoa, baikortasun alferra, akritizismoa,inmobilismo subentzionatua, dirigismoa eta inbidia".
** <small>[http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-02-10/p00002989/IRITZIA._Minutu_erdiko_10_ideia_euskal_kulturaren_kontsumoaz_._KIKE_AMONARRIZ._Telebista_aurkezlea.htm Tolosaldeko Hitza], 2008ko otsailaren 10a.</small>
 
* "Internet euskarazko edukiz elikatzeko estrategiak indartu behar dira. Gainera, Internet oso bitarteko egokia izan daiteke, hedabide estandarren bidez euskaraz zabaldu ezin daitezkeen eduki espezializatu eta minoritarioak zabaltzeko".
** <small>[http://www.tolosaldekohitza.info/paperekoa/2008-02-10/p00002989/IRITZIA._Minutu_erdiko_10_ideia_euskal_kulturaren_kontsumoaz_._KIKE_AMONARRIZ._Telebista_aurkezlea.htm Tolosaldeko Hitza], 2008ko otsailaren 10a.</small>
 
* "Joan den mendearen hasieran, gizonezkoak soldadutzara joaten zirenean, bizkaitarrak eta gipuzkoarrak elkartzen zirenean, normalean erdaraz egiten zuten, elkar ulertzen ez zutelako. Gaur egun hori ez da gertatzen ikasleen pisuetan; euskaraz ari badira, elkar ulertzen dute. Jauzi hori eman dugu, eta hori ere baloratzeko modukoa da".