Mark Twain: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
tNo edit summary
5. lerroa:
 
* "Adanentzat paradisua Eva zegoen tokia da".
 
* "Alaitzeko erarik onena norbait alaitzen saiatzea da".
 
* "Banku-gizona eguzkia dagoenean euritakoa ematen digun eta euria hasten duenean eskatzen digun gizona da".
 
* "Beharbada hitz zehatz bat eraginkorra izango da, baina inoiz ez da izan isiltasun zehatz bat baino hitz eraginkorragorik".
 
* "Bizitzearen artea ehorzleak ere zure heriotzaz atsekabetzea lortzean datza".
 
* "Daukazun tresna bakarra mailu bat bada, sortzen den arazo bakoitza iltze bat dela pentsatuko duzu".
 
* "Debekua da edozer gauza ederra egiten duena".
 
* "[[Egia]] dugun gauzarik baliotsuena da, aurrez dezagun".
 
* "Egin beti zuzena dena. Batzuk gustura utziko dituzu eta gainerakoak txundituta".
 
* "Eiffel Dorreak munduaren adina irudikatuko balu, bere gailurreko errematxearen pintura-geruzak adin horretatik gizakiari dagokion zatia irudikatuko luke; eta edonor konturatuko litzateke errematxearen pintura-geruza dela Dorrea eraiki izanaren arrazoia".
 
* "Ekintzek hitzek baino ozenago hitz egiten dute, baina ez hain sarritan".
 
* "Eros ezazu lurra. Ekoizteari utzi diote".
 
* "Erretzeari uztea erraza da. Nik ehun bat aldiz utzia dut".
 
* "Esan ezazu beti egia, horrela ez duzu esan duzuna gogoratu beharrik izango".
 
* "Eskuzabalak zoriontsu dira besteak zoriontsu ikusita; zekenek ez dute berdin jokatzen, hori egin gabe mila aldiz zoriontasun handiagoa lor dezaketelako. Ez dago beste arrazoirik".
 
* "Eta horrela doa mundua. Egia esateko, batzuetan Noek eta bere taldeak itsasontzia galdu izana desiratzen dut".
 
* "Ez ibili hor zehar munduak lana zor dizula esanez. Ez dizu ezer zor, bera lehenago zegoen hemen".
 
* "Ezin zara zeure begiez fidatu irudimena desenfokatuta duzunean".
 
* "Galdu ditudan gauza guztietatik zentzuaren falta sumatzen dut gehien".
 
* "Gauza gutxi dira adibide on bat baino jasaten zailagoak".
** <small>''Pudd'nhead Wilson'' (1894)</small>
 
* "Gaztea nintzenean dena gogora nezakeen, benetan gertatua izan nahiz ez".
 
* "Gehiengoarekin bat zatozen bakoitzean, geldialdi bat egin eta hausnarketa egiteko garaia da".
 
* "Giza arrazak benetan arma eraginkor bat du: barrea".
 
* "Gizaki oro ilargia bezalakoa da: inori erakusten ez dion aurpegi ilun bat du".
 
* "Gizakia da goserik gabe jaten duen, egarririk gabe edaten duen eta ezer esatekorik izan gabe hitz egiten duen animalia bakarra".
 
* "Gizakia da lotsaz gorritzen den animalia bakarra. Edo horretarako beharra duena".
** <small>''Following the Equator'' (1897)</small>
 
* "Gizakia esperimentu bat da, denborak esango du merezi zuen edo ez".
 
* "Gizakia Jainkoak astebeteko lanaren amaieran egin zuen izakia da, jada nekatuta zegoenean".
 
* "Goseak hiltzear dagoen zakur bat hartu, gizendu eta ez dizue hozka egingo. Hori da zakur baten eta gizon baten arteko alderik nabarmenena".
 
* "Hamalau urte nituenean, nire aita hain zen ezjakina, ezen ezin nuela jasan. Baina hogeita bat bete nituenean, sinestezina iruditzen zitzaidan nire aitak zazpi urtetan ikasi zuen guztia".
 
* "Hiru motatako gezurrak daude: gezurrak, gezur madarikatuak eta estatistikak".
 
* "Hobe da kakalardo gazte bat izatea, paradisuko hegazti zahar bat baino".
 
* "Ideia berri bat duen gizona eroa da ideiak arrakasta izaten duen arte".
 
* "Ideia onak adierazteko gai ez den pertsona bat ideia onak izateko gai ez dena bezain ezereza da".
 
* "Inoiz ez nuen eskolak nire heziketan eragin zezan utzi".
 
* "Inoiz ez utzi amets egiten dutenek alda zaitzaten".
 
* "Inork ez du ohitura txar bat leihotik behera botata gainetik kentzen; eskaileretatik atera behar da, mailaz maila".
 
* "Irakurle, imajinatu ergela zarela. Eta imajinatu Kongresuko kidea zarela. Baina hori erredundantea da".
 
* "Izaki guztien artean gizakiak dira gorrotagarrienak; izan ere, denbora-pasa gisa mina eragiten duten bakarrak dira, min egiten dutela jakinik".
 
* "Izan zaitez ona eta aspertuko zara".
 
* "Kargatutako pistola batekin ibil daiteke, kargatu gabeko pistola batekin ere bai; baina ezin liteke ibili kargatuta dagoen edo ez ez dakigun pistola batekin".
 
* "Katu baten eta gezurti baten arteko alderik handiena katuak ez dituela bederatzi bizitza da".
 
* "Klimagatik nahiago dut paradisua; konpainiagatik, infernua".
 
* "[[Lana]] behartuta egiten den guztia da; jokoa hartara behartuta egon gabe egiten dena da".
 
* "Lehendabizi egiaztatu gertaerak. Gero alda ditzakezu".
 
* "Nik uste dut gure zeruetako aitak tximinoarekin itxaropena galdu zuelako sortu zuela gizakia".
 
* "Nire adinean, norbait aurkezten didatenean jada ez dit axola zuria den, beltza, katolikoa, musulmana, judutarra, kapitalista, komunista... Nahikoa dut gizakia izatearekin. Okerragoa ezin liteke izan".
 
* "Nire amak arazo asko izan zituen ni hezteko... Baina gozatu zuela uste dut".
 
* "Nire bizitzan gauza ikaragarriak pasatu ditut, horietako batzuk benetan gertatutakoak".
 
* "Nire heriotzaren berria gehiegikeria izan zen" (Jatorrizkoa: "The report of my death was an exaggeration").
** <small>''New York Journal'' egunkariari, 1897ko ekainean.</small>
 
* "Norbait maite duzun edo gorroto duzun jakiteko, berarekin bidaia bat egitea baino era ziurragorik ez dagoela deskubritu dut".
 
* "Parisen frantsesez egin nienean bakarrik geratu zitzaizkidan begira; sekula ez nuen lortu ergel haiek euren hizkuntza uler zezaten".
 
* "Poz baten balio guztia lortzeko norekin errepikatu izan behar duzu".
 
* "Probidentziak umeak eta ergelak babesten ditu. Probatu dudalako dakit".
 
* "Umila jaio nintzen, baina gutxi iraun zidan".
 
* "Urria Burtsan espekulatzeko hilabete bereziki arriskutsuetako bat da. Besteak hauek dira: uztaila, urtarrila, iraila, apirila, azaroa, maiatza, martxoa, ekaina, abendua, abuztua eta otsaila".
 
* "Urrun zaitez zure asmoak txikiagotu nahi dituztenengandik. Jende txikiak hori egiten du beti, baina benetan handia denak zu ere handia izan zintezkeela sentiarazten dizu".
 
* "[[Wagner]]ren musika entzuten dena baino hobea da".
 
* "Zenbaitetan edari gehiegi ere ez da nahikoa".
 
* "Zergatik pozten gara ezkontzetan eta goibeltzen gara hiletetan? Protagonistak gu ez garelako".
 
* "Zerua han goian geneukan, dena izarrez betea, eta lurrean etzan ohi ginen gora begira, ea egin zituzten edo besterik gabe agertu ziren eztabaidatuz".
** <small>''The adventures of Huckleberry Finn'' (1884)</small>
 
* "Zintzotasuna: galdutako arte guztien artean onena".