Txinatar atsotitzak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t iruditzen zait espazioekin txukunago edo ikusten dela
4. lerroa:
 
== A ==
 
* "Aberatsen hiletetan ez da ezer falta, beraien heriotza sentitzen duen norbait izan ezik".
 
* "Arazo batek irtenbidea badu, ez dago kezkatu beharrik. Irtenbiderik ez badu, kezkatzeak ez du ezertarako balio".
 
* "Arima handiek borondateak dituzte; ahulek, desioak baino ez".
 
* "Arraina ematen badidazu, gaur jango dut. Arrantzan irakasten badidazu, bihar jan ahal izango dut".
 
* "Azken orrialdera iristen zarenean, itxi liburua".
 
== B ==
 
* "Banbu ernamuinak jatean, gogoan izan landatu zituen gizona".
 
* "Bedeinkapenak inoiz ez datoz binaka, eta zoritxarrak inoiz ez datoz bakarrik".
 
* "Besteen onerako ari dena bere onerako ari da".
 
* "Bezperan egin genuen ongia goizean zoriontasuna dakarkiguna da".
 
* "Bide ederrek ez dute urrutira eramaten".
 
* "Bidea ematen duenak bidea zabaltzen du".
 
* "Bidean esertzen bazara, jar zaitez oraindik geratzen zaizunari begira eta jada egindakoari bizkarra emanez".
 
* "Bihotzak inoiz ez du hitzik egiten, baina ulertzeko entzun egin behar da".
 
* "Bizi ezazu zure bizitzako egun bakoitza azkena balitz bezala... Egun batean asmatu egingo duzu".
 
* "Bizia galdu gabe hiltzea betiereko presentzia da".
 
== D ==
 
* "Denda bat irekitzea baino zailagoa da irekita mantentzea".
 
* "Diruak hitz egiten duenean, egia isildu egiten da".
 
* "Dorrerik garaienak ere lurrean hasten dira".
 
== E ==
 
* "Elur maluta bat inoiz ez da okerreko tokian erortzen".
 
* "Emakume batek kentzen dituen urteak inoiz ez dira galtzen; beti joaten dira bere lagunetako edozeinengana".
 
* "Epaiketa bat irabaztea oilo bat eskuratzea eta behi bat galtzea da".
 
* "Ergelkeria beti aurrean jartzen da ikusia izateko. Azkartasuna, berriz, atzean jartzen da behatzeko".
 
* "Errazagoa da gorputza tolestea borondatea baino".
 
* "Errazagoa da zerbait nola egiten den jakitea, egitea baino".
 
* "Esadazu eta ahaztuko dut, erakutsi iezadazu eta gogora nezake, sar nazazu tartean eta ulertuko dut".
 
* "Ez dago aspertzen ez duen janari onik, ezta haserretzen ez duen biziorik ere".
 
* "Ez ezazu inoiz erantzuna ez dagoen lekuetan bilatu".
 
* "Ez ezeren hitzik eman oso alai zaudenean; ez erantzun gutunik haserre zaudenean".
 
* "Ez inoiz etsi, ezta atsekaberik ilunenean zaudenean ere, laino beltzetatik ur garbia erortzen da eta".
 
* "Ez itzazu nahastu, zalduna, zaldiaren trosta eta zeure bihotzaren taupadak".
 
* "Ez itzazue inoiz zuen desioak erabat asetu; horrela plazer berriak emango dizkiezue zeuen buruari".
 
* "Ezin duzu eragotzi tristuraren txoriak zugana hegan egitea, baina bai zure ilean habia egitea".
 
* "Ezin duzu haizea gidatu, baina zure oihalen norabidea alda dezakezu".
 
== G ==
 
* "Galdera bat egiten duena ezjakina da bost minututan; egiten ez duena bizitza osoan ezjakina izango da".
 
* "Galdetu esperientzia duenari, ez ikasketak dituenari".
 
* "Gizon batek maite duen emakumearen adina du".
 
* "Gorputza zuzena bada, berdin dio itzala okerra izateak".
 
* "Gorputzarentzat ez dago espiritua garatzea baino ezer hoberik".
 
* "Gozatu bizitza, uste duzun baino beranduago da".
 
== H ==
 
* "Hamar mila kilometroko bidaia bat urrats bakarrarekin hasten da".
 
* "Hamar urtez iluntasunean ikasten duena unibertsalki ezaguna izango da nahi duenean".
 
* "Haserrealdi batean pazientzia baduzu, tristurazko ehun eguni egingo diezu ihes".
 
* "Hilobiak uneoro irekitzen dira eta betirako ixten dira".
 
* "Hiru batera doazenean, aginduko duen bat egon behar du".
 
* "Hobe da atzera itzultzea bidean galtzea baino".
 
* "Hobe da kandela bat piztea iluntasuna madarikatzea baino".
 
* "Hobekien itxitako atea irekita utzi daitekeen hura da".
 
== I ==
 
* "Ilargia seinalatzen denean, inozoa hatzari begira geratzen da".
 
* "Inoiz ez akabatu euli bat tigre baten buruaren gainean".
 
* "Inor ez da bi aldiz ibai berean garbitzen, beti beste ibai bat eta beste pertsona bat da eta".
 
* "Irribarre egiten ez dakien gizonak ez du dendarik ireki behar".
 
* "Iturri onak lehorte handietan ezagutzen dira; lagun onak, zoritxarreko garaietan".
 
== J ==
 
* "Jadea landu egin behar da harribitxia izateko".
 
* "Jakin dadin nahi ez baduzu, ez ezazu egin".
 
* "Jakinduria dakizuna dakizula eta ez dakizuna ez dakizula jakitean datza".
 
* "Jakintsuak ez du dakiena esaten eta ergelak ez daki zer esaten duen".
 
* "Jendeak egunero txukuntzen du ilea, zergatik ez bihotza?".
 
== K ==
 
* "Korrontearen aurka igeri eginez bakarrik heldu daiteke iturrira".
 
== L ==
 
* "Lehen aldian grazia da, bigarrenean erregela da".
 
* "Leun zapaltzen duena urrutira joaten da".
 
== M ==
 
* "Maita itzazu zure auzokoak, baina ez kendu hesia".
 
* "Maita nazazu gutxien merezi dudanean, orduan izango dut eta beharrik gehien".
 
* "Medikuntzak senda daitezkeen gaixotasunak bakarrik senda ditzake".
 
* "Mendia astuna da, baina tximeleta batek katu bat airera jaso dezake".
 
* "Mendia mugitu duena harri txikiak kentzetik hasi zena da".
 
* "Mendia zaharrak bezala igo behar da gazteak bezala iristeko".
 
* "Mihiak biguna delako irauten du; hortzak hautsi egiten dira gogorrak direlako".
 
* "Mundua aldatzen hasi baino lehen, eman hiru buelta zeure etxean".
 
== N ==
 
* "Nora joan nahi duen ez dakienarentzat bide guztiek balio dute".
 
== P ==
 
* "Pentsatzearen lana putzu baten zulaketaren antzekoa da: ura arrea da hasieran, baina gero argitu egiten da."
 
== S ==
 
* "Sagu baten xalotasunak elefante bat mugi dezake".
 
* "Sufritzearen beldur denak beldurrez sufritzen du".
 
== T ==
 
* "Tinta tanta batek ehun buru pribilejiodunek baino ahal gehiago du".
 
* "Txinparta soil batek zelaia erraustuko duen suari hasiera eman diezaioke".
 
* "Txirotasunak lapurrak egiten ditu eta maitasunak olerkariak".
 
== U ==
 
* "Urak itsasontzia flotarazten du, baina hondoratu ere egin dezake".
 
* "Ur sakonetan geldirik dagoen herensugea karramarroen ehizakina bihurtzen da".
 
* "Urtebeterako planak egiten badituzu, erein arroza. Hamar urtetarako egiten badituzu, landatu zuhaitzak. Bizitza osorako egiten badituzu, hezi pertsona bat".
 
== Z ==
 
* "Zakurtegiko zakurrak arkakusoak kendu nahi izaten ditu; zakur ehiztariak ez ditu izaten".
 
* "Zazpi aldiz erortzen bazara, altxa zaitez zortzitan".
 
* "Zerua uretan ikusten duenak arrainak zuhaitzetan ikusten ditu".
 
* "Zorionekoa garai interesgarriak bizi dituena".
 
* "Zorte koilarakada batek gehiago balio du jakinduria upel batek baino".
 
* "Zuhaitzik sendo eta indartsuena bere azpian daukanetik bizi da".