José María Aznar: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orrialde berria thumb|Aznar bere presidente garaian '''Jose Maria Aznar Lopez''' (Madril, Espainia, 1953ko otsailaren 25) espainiar politikaria iz...-(e)kin sortua
 
No edit summary
33. lerroa:
* "Zoaz, Gonzalez jauna, zoaz!"
** <small>[[Felipe Gonzalez]] Espainiako orduko presidenteari.</small>
 
=== Espainiako presidente garaian ===
 
* "Espainia ongi doa".
** <small>Gobernura iritsitakoan oposizioari ernatzuteko erabiltzen zuen esaldia.</small>
 
* "(...) Orain zoritxarrez gertatzen ez dena gustatuko litzaidake, ume espainiar batek eskolatik irtetean Espainiako historia zer den jakin dezala, maitatu eta defendatu dezala; eta ez gaitezela egon jarrera lotsagarrian".
** <small>''El Periódico'' egunkaria, 1995eko uztailaren 29a.</small>
 
* "Ni miraria naiz".
** <small>The Wall Street Journalen elkarrizketa, 1997ko maiatzaren 20a.</small>
 
* "[[Augusto Pinochet]] Txileko historiaren eta bere trantsizio politikoaren ereduaren pertsonaia bat dela iruditzen zait".
** <small> 1998ko otsailaren 4a</small>
 
* "Lehengoan jende askoko zalaparta ikusi nuen kalean, askotariko jendea zegoen bertan... IUkoak zeuden, bakarra ere galtzen ez dutenak, eta antza denez PSOEtik geratzen dena zegoen, nahikoa gutxi izango da, gauza ez zen eta oso ikusgarria... Beharbada kalean paseotxo bat ematea oso dibertigarria da, edo pankarta baten atzean jartzea, zer dioen berdin izan arren".
** <small>2001eko abenduaren 5a, Irakeko gerraren aurkako manifestazioei buruz.</small>
 
* "Lehengo batean, Kanadan, G-8aren goi-bileran, [[George W. Bush|Bush]] presidentearekin nengoela, honek hankak mahai gainean jarri eta galdetu zidan: '[[Kirola]] egiten jarraitzen al duzu?'. Nik baietz esan nion, eta berak: '6 minutu eta 24segundotan egiten ditut 4 kilometro'. Nik hankak mahai gainean jarri eta erantzun nion: 'Nik 5 minutu eta 20 segundotan egiten ditut 10 kilometro. Estatu Batuak zerbaitetan garaitzen ditugun lehen aldia da'".
** <small>2002ko uztailaren 5ean, G-8aren goi-bilerari buruz. Beharbada, bai Bush eta bai Aznar kilometroko batez besteko abiaduraz ariko ziren, atletismoan egin ohi den bezala. ''5 minutu eta 20 segundotan 10 kilometro'' dioenean 10 kilometrotan kilometroko batez bestekoa 5 minutu eta 20 segundokoa dela esan nahiko zuen: batez besteko ona. Komunikabide askok guztira 10 kilometro denbora horretan egiten zituela ulertu zuten, gauza zaila, hala balitz munduko marka hautsiko zukeen eta.</small>
 
* "Irakeko errejimenak suntsipen handiko armak ditu. Ziur egon zaitezke, eta ziur egon daitezke ikusten gaituzten pertsona guztiak, egia esaten ari natzaiela. Irakeko errejimenak suntsipen handiko armak ditu, talde terroristekin loturak ditu eta bere historian zehar denentzat mehatxu bat dela erakutsi du".
** <small>Antena 3, 2003ko otsailaren 13a. ({{es}} [http://www.elmundo.es/elmundo/2004/02/02/espana/1075751789.html ''El Mundo'' egunkaria], {{es}} [http://www.elpais.com/audios/espana/Aznar/13022003/regimen/iraqui/tiene/armas/destruccion/masiva/Pueden/estar/seguros/todos/elpaudnac/20040203csrcsrnac_3/Aes/ ''El Pais'' egunkariaren audioa]).</small>
 
* "(Espainiako) Gobernuak duen ezkutuko informazioak Irak, arma kimiko eta biologikoekin eta talde terroristekin dituen loturekin, munduko bakearentzat eta segurtasunarentzat mehatxua dela frogatzen du. Nahikoa ebidentzia ditugu zentzu horretan".
** <small> {{es}} [http://www.elmundo.es/elmundo/2004/02/02/espana/1075751789.html ''El Mundo''] egunkarian elkarrizketa, 2004ko otsailaren 2a.</small>
 
* "Irakeko gerra askatasunaren aldeko munduko herrialde guztien borroka da, baita arabiarrena ere".
** <small>Antena 3 telebista katea, 2005eko apirilaren 21a.</small>
 
* "Zuk asko somatzen duzu [[Saddam Hussein]]en falta".
** <small>Mitin bateko publikoaren artean "Gerrari ez" oihukatzen zuen bakezale bati.</small>
 
[[Kategoria:Politikariak]]