Feminismoa

mugimendu eta ideologien bilduma, helburutzat duena genero arteko berdintasuna definitzea, ezartzea eta aldeztea, emakumeentzako eskubide berdintasuna barne

Emakumeek pairaturiko ezberdinkeriak gainditu eta jendarte bidezkoagoaren alde lanean diharduen mugimendu sozial, kultural, ekonomiko eta politiko anitza da.

Feminismoa

Esanak aldatu

  • "Betidanik feminismoak egin izan duena da heteroarauaz hitz egin, heteropatriarkatuaz, eta bi terminologia hauek erabiliz, ematen du bolleren politikotasuna jada badagoela feminismoaren barruan sartuta. Dudarik gabe, teoria hori komunikabideetan eta gure komunikatuetan agertzea oso ondo dago, aurrerapauso bat da, baina hurrengo aurrerapausoa da nork bere sexualitatea zalantzan jartzea, heterosexualitate normatiboa deseraikitzea".
    • Iturria: Leire Gomez Mendezona, Naiz, 2019.[1]
  • "Bi greba feminista bizi izan ditut. Bi baino ez dira izan, baina dagoeneko urrun geratzen zaizkit bestelako martxoaren 8ak, “zorionak” ematen zizkigutenak, lore edo bonboi forma zutenak, etxeko zaintzailerik onena izaten jarraitzera gonbidatzen zintuztenak."
    • Iturria: Nerea Ibarzabal Salegi, Argia, 2019.[2]
  • "Borroka feminista guztiak dira zilegi, bereziki, erasoen aurkakoa."
  • "Esango nuke, arrakasta hori gertatzen ari dela, besteak beste, feminismoak postmodernitateko subjektibitatera ondo egokitzen den diskurtsoa duelako. Hots, egunero-egunero, nor izate indibidualetan, gorputz zehatzetan, tentsioz eta gatazkaz, mamitzen diren auziez ari delako: emakume izateak feminitate mandatuaren bidez ezarritako jokabide/izateen eta haietatik eratorritako funtzio sozialen kontra, sexualitate aukerak zein sexu/genero identitateak zabaltzen. Identitate arazo bat eraldatzen. Norberaren askatasunaren eremuko ulertzen ditugun auzietan eragiten".
    • Iturria: Idurre Eskisabel, BAT Soziolinguistika Aldizkaria, 2018.[4]
  • "Euskal Herriko mugimendu feministak ezkerreko ikuspegia oso barneratua izan du beti. Beste herrialde batzuekin alderatuta ezaugarritzen duen zerbait da, izan ere, beste herrialde batzuetan emakume talde liberalak sortu izan dira. Hemen ez da halakorik gertatu, ez behintzat hasieran; gerora feminismo instituzionala sortu da."
    • Iturria: Miren Aranguren, GAUR8, 2015.[5]
  • "Feminismoa beharrezkoa da abiapuntua oso desberdina delako gizonentzat eta emakumeentzat. Gainera, nire ustez, are erradikalagoak izan behar genuke, zeren erritmoa oso-oso mantsoa da."
  • "Feminismoa mikropolitika egiten ari da borroka espazio intimoetara eramanda".
    • Iturria: Itziar Gandarias, Andra, 2019.[7]
  • "Feminismoak asmatu du bizitza konkretuei zukua ateratzen. Sistemak eraikitzen du binarismoa, emakumea-gizona, lana-zaintza… badaude estruktura batzuk bizitza konkretu hori eraikitzen dutenak. Hala ere, bizitza konkretu horiek badituzte maniobrarako espazio batzuk, aurka egin edo Status Quo-a berregiteko espazioak. Agentzia feminista bat eraikitzen uzten digu, zeinak ez duen esan nahi aske zarenik edozer gauza egiteko. Horregatik, uste dugu feminismoarentzat gakoa dela estruktura handiaren eta eguneroko bizitzaren aldeaz kontzientzia hartzea eta agentzia espazio hori erabiltzea feminismotik, kolektiboki. "
  • "Feminismoak eman dizkit tresnak gertatu zaizkidan gauza asko ulertzeko eta gertatutako zapalkuntza eta biolentzia askori izena jartzeko. Konturatu naiz niri gertatzen zaizkidan gauzak ez zaizkidala gertatu Ines naizelako, baizik eta hori dena betikotzen duen sistema bat dagoelako. Ez daude hain urruti niri gertatzen zaidana eta Uxueri, Kattalini edo Joseberi gertatzen zaiena. Ez da kasualitatea, eta, kasualitatea ez denean, ardura ez da gurea. Askeagoa egin nau horrek".
  • "Feminismoak eta filosofiak proposatzen dituzten arazoen inguruko erantzunak emateko erreminta berria eta erabilgarria da transfeminismoa."
  • "Feminismoak ez du langileria klasea zatitzen. Langileria klasea zatituta dago. Eta zatituta dago emakumeak eta gizonak ere klase politiko eta sozioekonomiko bat direlako."
  • "Feminismoak neoliberalismoaren aurkako borroka bat izan behar du"
    • Iturria: Amaia Zufia, Argia, 2018.[12]
  • "Feminismoak zera lortu du: agerian uztea orain begirada interesgarriagoak direla emakumeen gaiak eta orain arte kontatzen ez ziren istorioak edo ikusten ez ziren errealitateak. Nazkatu gara gizon zuri heterosexual horren hegemoniaz eta bere begiradaz. Mundu mailan ematen ari den mugimendu bat da (fikziozko serieak, #metoo…)"
  • "Feminismoaren akatsetako bat da historikoki orokortu egin duela dena, eta horrek ekarri du subjektu feministaren eztabaida. Bollerok aspaldi esaten genuen ez garela emakumeak, zeren emakumearen zentralitate horrek bere gain hartzen zuen emakume eurozentrikoa, zuria, maila sozioekonomiko jakin batekoa, eta abar".
    • Iturria: Leire Gomez Mendezona, Naiz, 2019.[1]
  • "Feminismoaz ari garenean, euskararen arloan gaudenean, bazterketaz eta diskriminazioaz ari gara hitz egiten, balioaz ere bai. Paralelismo asko egin daitezke bi mundu horien artean. Pena da bi bide horiek ez elkartu izana, ez mugimenduak, ez administrazioak."
    • Iturria: Jone Miren Hernández, Argia, 2016.[14]
  • "Feminismoa berdintasunean oinarritutako diskurtso juridikoa da, eta, justiziaren muinean ez badago, ez dugu benetako justiziarik izango."
  • "Feminismoa funtsezkoa da gizartean aldaketak bultzatzeko. Interes jakin batzuk feminismoa zikintzen saiatu dira, zer egiten ari garen jakin gabe. Eta kontua da emakume zein gizonak liberatzen ari garela."
    • Iturria; Txaro Arteaga, Eusko news and media.[16]
  • "Feminista guztiak feminismoan sartzen gara arnasgune bat behar dugulako. Arnasgune bat, azken finean, ez da bakarrik praktika feministak egiteko lekua, baizik eta zu zaren moduan izateko aukera ematen dizuna."
  • "Feministok askotan esan ohi dugu, maitasun erromantiko hegemonikoak zenbat min egin digun emakumeoi; bai, printze(sa) urdinaren ideia horrek, zer esan laranja erdiaren kontzeptuak edo “sin ti no soy nada” estribilo gorrotagarriak."
  • "Hainbat mendetako borroka feministari esker lortu dugu berdintasun formala, baina, gizartean, esku-lan merkea gara oraindik, eta etxean, esklaboak gara, jarraitzen baitugu zaintza-lanen %80 musu-truk egiten."
  • "Hedabideek soldatari, goi-mailako enpresari eta politikariei, emakumezkoen futbol taldeei, zientzialari edota artista famatuei erreparatzen diete. Euskal Herrian greba feministaren antolakuntzan ibili direnek aldiz, migrazioa, arrazionalizazioa, presoak, neskameak, dibertsitate funtzionala, disidentzia sexuala, landa eremua, hau da, margena eta aniztasuna, kokatzen dituzte diskurtsoaren ardatz."
    • Iturria: Itziar Bardaji Goikoetxea, Argia, 2019.[20]
  • "Indarkeria komunikabideetan ikusgai izan zedin borrokatu dugu feministok eta, zehazki, kazetari feministok. Ez bakarrik bikote esparruko muturreko indarkeria, baizik eta hamaika testuingurutan bizi ditugun indarkeriak ere bai, udako festetan barne."
  • "Inor ez da nor esateko nor dagoen kanpoan eta nor barruan, feminista moduan identifikatzen den guztia feminista da. Eta kontzientzia hartzea edo feminista izatea ez da zure buruari egun batean jartzen diozun etiketa, continuum bat da, bizitza osorako lana".
  • "Mugimendu feministek eraman dituzte hausnartzera kazetariak eta hedabideak."
    • Iturria: Ana Requena, Berria, 2018.[23]
  • "Nahiz eta feminismoa izan historia garaikidean eskubide gehien lortu dituen mugimendua, satanizazio bat egin da haren kontra; gehien bat, boterea zalantzan jartzen duelako."
  • "Nik feminismoa behar izan dut bizirik irauteko, eta baita neure burua ulertzeko ere. Balio izan dit ez erotzeko. Feminismoak mikro-iraultzak eragiten ditu, eta segurtasun sare bat sortzeko aukera ematen du, non ez duzun behar zeure burua etengabe justifikatu. Asko hitz egiten dugu lurraldeen autodeterminazioaz, eta gorputzaren autodeterminazioari begira, nire gorputza ulertzeko feminismoa funtsezkoa izan da."
  • "Nik kritika feministan kokatzen dut nire burua. Interesatzen zaiguna da generoa nola sortzen den, baina ez batzuetan egiten den bezala, gaizki gainera, gizon generoa eta emakume generoa bereiziz, baizik eta gizartea egituratzeko modu gisa hartuz."
    • Iturria: Teresa del Valle, Euskonews, 2006.[25]
    • "Nire ustez, mugimendu feminista zerbait bada, mugimendu kolektibo bat da, emakume asko eta emakume mota asko biltzen dituena. Ez dugu galdu behar kolektibotasuna: elkarrekin harremanetan gaude, eta horrela egingo dugu aurrera."
  • "Oraintxe bertan, krisi handi batean dago gizartea, kapitalismo neoliberalaren krisian, eta jendea norabide berrien bila dabil; beraz, feminismo molde berri bat sortzeko garaia da: ezkerreko feminismo bat, emakumeen gehiengoaren egoerak eta premiak erdigunean jarriko dituena, eta ez %1ena edo %10ena."
    • Iturria: Nancy Fraser, Berria, 2019.[27]
  • "Zer da kapitalismoa? Zertan inbertitzen ditu energiak? Baliabideak esplotatu, naturaz ez arduratu, ekoizpenera begira dauden lanak baloratu —hau da, gizonezkoek egin behar dituztenak—... Feminismoa da horren kontrapartea. Beste proposamen bat egiten du: bizitza erdigunean jarri, lan erreproduktiboak balioetsi —gutxienez lan produktiboak bezainbeste—, eta zaintza lan guztiak aitortu."
    • Iturria: Leire Murgialdai, Berria. 2018.[28]
  • "Ziborg agertoki gisa, teknologiara bideratutako feminismoek bat egin dute sareen eta interfazeen potentzia politiko eta estetikoaren erreklamazioan. Han, gorputza geroratuta geratzen da, eta pantaila batek baldintzatzen du beti (kontrolatu ere). Pantaila horretan, generoak eta gorputzak gainditu egin daitezke generoen osteko mundu batean, desberdintasunez beterikoa bai, baina ez nahitaez desberdinkeriez". [Jatorrizkoa "Los feminismos orientados a la tecnología han coincidido en su reclamación de la potencia política y estética de las redes y las interfaces como escenario ciborg, alli donde el cuerpo queda aplazado y siempre mediado (potencialmente intervenido) por una pantalla, allí donde los géneros y los cuerpos podrian superarse en un mundo posgénero, potencialmente plagado de diferencias pero no necesariamente de desigualdades".]
    • Iturria: Remedios Zafra, 2019[29]

Erreferentziak aldatu

  1. 1,0 1,1 Txintxurreta, Maddi. «Gizarteak emakumetzat duen kategorian ez gara bollerak sartzen» 2019ko azaroaren 2a. Naiz. 2019ko azaroaren 7an ikusia.
  2. Ibarzabal Salegi, Nerea. «Loreak eta aholkuak». 2019ko martxoaren 17a. Argia. 2019ko ekainaren 9an ikusia.
  3. Enbeita, Onintza «Borroka feminista guztiak dira zilegi, bereziki, erasone aurkakoak». 2016ko apirilaren 12a. Arrosa, irratien sarea, 2019ko ekainaren 9an ikusia.
  4. Eskisabel, Idurre. "Euskaraz bizitzeko diskurtsoak eta bizipenak. 2018". BAT Soziolinguistika Aldizkaria 107, 2018 (2) | 11-27 | 2020ko otsailaren 2an ikusia.
  5. Llorente Arretxea, Ohiana. «Oso bizia izan da mugimendu feminista, beti emakumeak nola erakarri birpentsatzen» 2015eko martxoaren 28a. GAUR8. 2019ko ekainaren 9an ikusia.
  6. Asensio Lozano, Maite. «Altzairuzko sabaiari ostikoka». 2018ko abuztuaren 19a. Berria. 2019ko ekainaren 9an ikusia.
  7. Arratibel, Mertxe. «Feminismoa mikropolitika egiten ari da borroka espazio intimoetara eramanda» 2019ko urriaren 30a. Andra. 2019ko azaroaren 7an ikusia.
  8. Aldalur Azpillaga, Malen. «Amaia Pérez Orozco eta Silvia Piris: "Guretzat galderak aldatzea gakoa da mundu berri bat pentsatzen hasteko"».  2018ko abenduaren 7a. Argia. 2019ko ekainaren 10ean ikusia.
  9. Alberdi, Beñat. "Badirudi musikalki hilda nagoela baina ez naiz gelditu." 2019ko azaroaren 22a. Gipuzkoako Hitza. 2022ko martxoaren 6an ikusia.
  10. Iturrioz, Josebe. «Zertan datza transfeminismo izeneko hori?». 2015eko ekainaren 28a. GALDE. 2019ko ekainaren 10ean ikusia.
  11. Goikoetxea, Jule eta Larruzea, Teresa. «Marxen 'Kapitala' egungo patriarkatuan».2017ko abenduak 28.Berria. 2019ko ekainaren 10ean ikusia.
  12. Emakumeen Mundu Martxa. «Feminismoak neoliberalismoaren aurkako borroka bat izan behar du». 2018ko azaroaren 20a. Argia. 2019ko ekainaren 10ean ikusia.
  13. Iruretagoyena, Ana. «Orain interesgarriagoak dira ikusten ez diren errealitateak.» 2018ko abenduaren 10. Klitto. 2019ko ekainaren 10ean ikusia.
  14. Irureta Azkune, Onintza. «Pena da feminismoa eta euskalgintza elkartu ez izana, ez mugimenduak, ez administrazioak». 2016ko urtarrilaren 17a. Argia. 2019ko ekainaren 10ean ikusia.
  15. Biurrun, Garbiñe. «Feminismo juridikoa, genero-ikuspegia, behin betiko justizia». 2018ko ekainak 24a. Berria. 2019ko ekainaren 10ean ikusia.
  16. Díaz de Mendibil, Ismael. «Txaro Arteaga, "Euskadik matxista izaten jarraitzen du"». Eusko news and media. 2019ko ekainaren 10ean ikusia.
  17. 17,0 17,1 Salsamendi, Irati. «Ez dakit gizonezkoa ala emakumezkoa naizen. Ez dakit zein punturaino nahi diodan galdera horri erantzun itxi bat eman». 2019ko otsailaren 8a, Hirutxuloko Hitza. 2019ko ekainaren 10ean ikusia.
  18. Miner, Kattalin.«Zer ez dugun nahi maitasunaz». 2011ko azaroak 28. Pikara Magazine. 2019ko ekainaren 10ean ikusia.
  19. Sarriugarte Mochales, Danele. «Emakumeok geure desirei erreparatzen hasten garen egunean, akabo patriarkatua». 2016ko uztailaren 17a. Argia. 2019ko ekainaren 10ean ikusia.
  20. Bardaji Goikoetxea, Itziar. «Kapitalismo morerik ez, eskerrik asko». 2019ko martxoaren 24a. Argia. 2019ko ekainaren 10ean ikusia.
  21. Fernández, June. «Indarkeria matxista, ikusgaiegia?». 2016ko uztailaren 24a. Argia. 2019ko ekainaren 11an kontsultatua.
  22. Eizagirre, Estitxu. "Ez da liburu erosoa, biolentzia ahoskatzen duelako. Baina maitasunetik egindako liburua da".2019ko uztailaren 28a. Argia. 2019ko abuztuaren 12an ikusia.
  23. Urkizu, Urtzi. «Presio sozialak ekarri ditu hedabideen genero arloko aldaketak. 2018ko maiatzak 29». Berria. 2019ko ekainaren 11an ikusia.
  24. Ares Amaya, Nagore. «Feminismoa funtsezkoa da aldaketarako». 2015eko maiatzaren 19a. Berria. 2019ko ekainaren 11an kontsultatua.
  25. Salaberria, Urkiri. «XXI. mendeak gizartearen mendea izan behar du: biztanleriaren %10ak ezin du gizateria osoari dagozkion baliabideen %90 kontsumitu». 2006ko ekaina. Euskonews 353. zenbakia. 2019ko ekainaren 11an kontsultatua.
  26. Unanua Irureta, Maialen. «Feminismoaren erronkak libururatu ditu Mari Luz Estebanek, Lisipen». 2017ko martxoak 7. Berria, 2019ko ekainaren 11an kontsultatua.
  27. Asensio Lozano, Maite. «Proposamen antikapitalistaren abangoardian dago feminismoa». 2019ko martxoaren 31a. Berria, 2019ko ekainaren 11an kontsultatua.
  28. Velte, Samara. «Plazak batu ditu berriro». 2018ko abuztuak 26. Berria. 2019ko ekainaren 11an kontsultatua.
  29. Zafra, Remedios eta López Pellisa, Teresa. Ciberfeminismo. De VNS Matrix a Laboria Cuboniks. 2019. Holobonte. 20. or. ISBN: 978-84-948782-6-8

Kanpo loturak aldatu

 
Wikipedian artikulu bat dago honi buruz:
Feminismoa