Gustavo Bueno

filosofo espainiarra


Gustavo Bueno Martinez (Santo Domingo de la Calzada, 1924), filosofo, irakasle eta idazle espainiarra da. Materialismo filosofikoaren mugimenduaren sortzaile eta defendatzailea da.

Esanak aldatu

1997 aldatu

  • "Nazio euskalduna fanatiko batzuen buruan mamitu den Historiaren asmakizuna da".
    • Testuingurua:1997ko apirilaren 14an, ABC egunkariaren elkarrizketa batean.
    • Iturria:ABC egunkaria (testua www.fgbueno.es webgunean).

1998 aldatu

  • "Asturiasen bablea hitzegingo balitz, herrialde ezjakina litzateke".
    • Testuingurua:1998an, telebistako Negro sobre blanco programako lehen elkarrizketan.
    • Iturria: Elkarrizketa Google video webgunean.
  • "Arrazoi horiengatik hiltzen duena fusilatu egin beharko litzateke".
    • Testuingurua:1998an, telebistako Negro sobre blanco programako bigarren elkarrizketan, Etakideei buruz.
    • Iturria: Elkarrizketa Google video webgunean.

2000 aldatu

  • " ETAren aurrean aukera bakarra dago, zigorbidea ala tankeak sartu".
    • Testuingurua: 2000ko urtarrilaren 25an, berak idatzitako España frente a Europa liburuaren aurkezpenean.
    • Iturria: La Nueva España egunkaria (testua www.fgbueno.es webgunean).
  • "Euskal eta kataluniar nazionalismoak gezur hutsa dira".
    • Testuingurua: 2000ko urtarrilaren 30ean, Diario 16 egunkariaren elkarrizketan.
    • Iturria: Diario 16 egunkaria (testua www.fgbueno.es webgunean).
  • "Eusko Alderdi Jeltzalea ETAren beldur da, baina, era berean, haren beharrean".
    • Testuingurua: 2000ko urrian, UCEko De Verdad aldizkariaren elkarrizketan.
    • Iturria: De verdad aldizkaria (testua www.fgbueno.es webgunean).

2005 aldatu

  • "Zaila izango da Ibarretxe fusilatzea eragozten duen Konstituzioa mantentzea".
    • Testuingurua: 2005eko maiatzaren 27an emandako konferentzia batean, zigorra-heriotzaren abolizioa eta Euskal Atonomia Erkidegoko lehendakariari buruz.
    • Iturria: www.minutodigital.com webgunea.

2006 aldatu

  • "Euskal Herria beti izan da Espainiaren historiaren zati".
  • "Euskal Herrira zoaz eta afixa eta kartel guztiak euskaraz ikusten hasten zara, errepideetan ere, ezertxo ere ulertzerik ez dagoela -ezta ziurrenik han bizi den gehiengoarentzat-, Txekoslovakian edo zaudela ematen duela".
    • Testuingurua: 2006ko urtarrilean UCEko Chispas aldizkariak egindako elkarrizketa batean.
    • Iturria: Chispas aldizkaria (testua www.fgbueno.es webgunean).

Kanpo loturak aldatu

 
Wikipedian artikulu bat dago honi buruz:
Gustavo Bueno