Hileko edo menstruazioa da karen edo plazenta duten ugaztun emeek hilero baginatik izaten duten odol-jarioa. Dimentsio fisikoaz haratago, hilekoak dimentsio sozial-kultural ikasia ere badu. Gorputz-politika feministek ikuspegi patriarkalak hilekoaren inguruan sustatu duen tabua eta patologizazioa gainditzeko analisiak eta proposamenak egin dituzte.

Hilekoaren zikloa

Esanak aldatu

  • "Egun, modu positiboago batean planteatzen bada ere, diskurtso medikoak, maila zientifiko zein dibulgatiboan, oraindik ere alderdi patologikoenak nabarmentzen darrai."
    • Iturria: Miren Guillo, UPV/EHU-UEU, 2016.[1]
  • "Gizonezkoek hilekoa izango balute gehiago ikertuko litzateke eta ez litzateke onartuko minez egotea. Ez liekete esango guri bezala, normala dela eta pasatuko zaiela. Azkenik, hor daukagu odol urdinarena edo hilekoarekin gaudela inolaz ere ez igartzearena. Odola isurtzen uzten digute, baina bai beti ere, zipriztindu gabe."
    • Iturria: Erika Irusta, Argia, 2019.[2]
  • " Gure ziklikotasuna modu osasungarrian bizitzeko ezinbestekoak dira zaintza sareak, konfiantzazko ingurunea, eta nola ez, aliatuak."
    • Iturria: Erika Irusta, Argia, 2019.[2]
  • "Hilekoa dimentsio material, sozial, sinboliko eta kultur esanahiek eratzen eta sortzen duten gertaera biologikoa da. Esperientzia oro askotarikoa bada ere, jendarte desberdinek generoaz, gorputzaz, biologiaz dituzten usteen arabera moldekatuko da esperientzia hau."
    • Iturria: Miren Guillo, Buruxkak, UEU, 2017.[3]
  • "Hilekoa tabua izan denez (eta denez, oraindik) hori esate hutsa eta horri garrantzi konkretu bat ematea guretzat esanguratsua da. Eta batzuetan “por ausencia” aztertzen dugu, hau da, hilekoa ez delako aipatzen. Zelan da posible horrenbeste jenderi gertatzen zaion fenomeno bat eta gure bizitza baldintzatzen duena tabu izatea!"
    • Iturria: Ainhoa Aldazabal Gallastegi, eta kitto!, 2019.[4]
  • "Hilekoaren kultura hegemonikoa eztabaidatzeak gorputz eta genero ideologia biomedikoak auzitan jartzea bere baitan dakar; hau da, hilekoaren planteamendu alternatibo jakinek osasunaren, gaixotasunaren, ongizatearen edota arretaren inguruko begirada zehatza garatzen dute."
    • Iturria: Miren Guillo, Buruxkak, UEU, 2017.[3]
  • "Hilekoaren pedagogia ez da existitzen termino akademiko gisa, eta niri interesgarria iruditzen zitzaidan gainerako zientzietan hilekoa nola azaltzen zen behatzeko prozesu hezitzaile bat abiaraztea. Hilekoa multidimentsionala dela ulertu behar da. Ohartu behar gara, fisiologikoa izateaz gain, hilekoa esperientzia sozial, politiko eta kultural bat dela."
    • Iturria: Erika Irusta, Argia, 2019.[2]
  • "Lehenengo mitoa da hilekoa jaistearekin batera egiten zarela emakume. Hori ikaragarria da. Izan ere, genero bat ezartzen zaie gure hormonei. Beste mito bat feminitatearen genearena da: honen ustez, feminitatea gure uteroan dago. Orain argi geratu da ez dela horrela, izan ere, uteroa kendu dieten emakume askok jarraitzen du emakume izaten, baina oraindik badago errezelo hori."
    • Iturria: Erika Irusta, Argia, 2019.[2]
  • "Testuinguruaren arabera, hilekoa jaisteak edo ez jaisteak eman dezake poza, tristura, lotsa... Ez da gauza bera, esaterako, haurdun geratu gura duenarentzat, gaixorik dagoenarentzat, edo bortxatu duten emakume gazte batentzat."
    • Iturria: Ainhoa Aldazabal Gallastegi, Argia, 2019.[5]


Erreferentziak ==

  1. Guillo, Miren. «Espiritualtasun garaikideak hilekoaren irakurketa alternatiboetan: gorputz- eta genero-ideologiak».2016. 123. or. Etnografia feministak Euskal Herrian. XXI. mendera begira dagoen antropologia, UPV/EHU-UEU. 2019ko ekainaren 11an kontsultatua.
  2. 2,0 2,1 2,2 2,3 Aldalur Azpillaga, Malen. «Odola isurtzen uzten digute, baina beti ere, inor zipriztindu gabe elkarrizketa». 2019ko martxoaren 17a. Argia. 2019ko ekainaren 23an kontsultatua.
  3. 3,0 3,1 Guillo, Miren. «Hilekoaren antropologiara hurbilketa: gorputzaren eta odolaren arau eta politikak». 2017. II. Ikergazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz. Kongresuko artikulu bilduma, 200. or. Buruxkak. UEU. 2019ko ekainaren 11an kontsultatua.
  4. Ainhoa Aldazabal: “Liburu bati beti eman behar zaio aukera bat, inoiz ez dakizulako barruan zer aurkituko duzun” 2019ko urriaren 18a. eta kitto.eus. 2021eko otsailaren 26an kontsultatua.
  5. Ugalde Begoña, Amaia. Hilekoa plazara, artelanen bidez. 2019ko martxoaren 25a. Argia. 2021eko apirilaren 8an kontsultatua.

Kanpo loturak aldatu

 
Wikipedian artikulu bat dago honi buruz:
Hileko