Malcolm X, jaiotzez Malcolm Little. 1925eko maiatzaren 19an jaioa - 1965eko otsailaren 21ean eraila. Malcolm X tiroz hil zuten New Yorken.

Malcolm X (1964)

Malcolm Little jaiotzez, esklabotza aurreko bere arbaso afrikarren abizen ezezaguna irudikatzeko ipini zuen X deitura modura. Beltzen eskubideen aldeko borrokaren ekintzailea izan zen. Hainbat pertsonak tirokatuta hil zuten.

Esanak aldatu

  • "Komunikabideekiko ez bazabiltza zuhur, zapaltzailea maitaraziko dizute eta zapaldua gorrotarazi".
  • "Bere alde hiltzeko prest ez bazaude, kendu askatasun hitza zure hiztegitik".
  • "Ezin duzu bakea askatasunetik bereizi, inor ezin baitaiteke bakean egon, bere askatasuna izan ezean".
 
Wikipedian artikulu bat dago honi buruz:
Malcolm X
 
Commonsen artxibo gehiago dago:
Malcolm X