Zoriona

pozezko edo atseginezko egoera

Zoriona pertsona baten poz eta betetasunezko egoera da.

Haur zoriontsua

Esanak aldatu

  • "Bitxiak dira zoriontsu garenean denborarekin egiten ditugun atzerako kontaketak, garuneko txokoren batean idatzita bageneuka bezala alaitasunak ez duela irauten, braustaka etortzen dela olatuak bezala, eta apar-hotsarekin joan, konturatu orduko". - Uxue Alberdi, Aulki-jokoa (2009).
  • "Zoriona eguzkiaren modukoa dela pentsatzen du, epeltzen gaituela batzuetan, erretzen gaituela aldizka, eta denboraren ia erdian abandonaturik gauzkala. Baina beti urruna eta atzemanezina ezina. Pentsatzen du, baita ere, zoriona ilargiaren modukoa dela, ez duelako ezer ezer epeltzeko ez erretzeko aski indarrik." - Joseba Sarrionaindia, Ginebra erreginaren erbestea ipuinean.
  • "Zoriontsu izan zaren denbora ez da denbora galdua". - Henry James

Kanpo loturak aldatu

 
Wikipedian artikulu bat dago honi buruz:
Zoriona