Bihotz bi Ramon Saizarbitoriak idatzitako bosgarren eleberria da.

Ramon Saizarbitoria

Esanak

aldatu
  • "...egun dexente neramatzalako dutxatu gabe. Florarekin haserre nengoenean gertatzen zitzaidan hori, dutxatzeko gogorik ez izatea. Badirudi deprimiturik zaudenean zeure miseriaren kiratsa gustatu egiten zaizula".
  • "...eta bakardadeari beldur diogulako bizi gara egunkariaren gainetik begiratzen digun jendearekin, hutsa zarela eta zergatik hiltzen ez ote zaren pentsatzen dutela ongi dakizun arren, eta bada, bakardadea baino, tratu txarra eta umiliazioa nahiago duen jenderik".
  • "Eguraldia zeure gogo ilunari egokitzen zaionean Naturaren parte senti zintezke, zure oinazeaz kutsaturik baitirudi; eguraldi onarekin, berriz, zeu zaude bakarrik, zeure zoritxarrarekin munduan".
  • "Gauzek guk ematen diegun garrantzia dute".
  • "Harritzekoa da emakumeek, bakarrik bizi direnean, zein esfortzu gutxirekin lortzen duten garbitasuna eta ordena. Gutxiago zikintzen dutelako, beharbada".
  • "Hobe da hitz txar bat, deus ez baino".
  • "Inoiz ere ez diogu uzten trapuzko hartz txikiari besarkatzen gatzaizkion haurrak izateari, eta bakardadeari bildur diogulako...".
  • "Telebista lagunak bezalakoa baita, behar ez dituzunean berritsu, eta berriketarako nahi zenituzkeenean erantzungailu automatikoa jartzen dizutela".

Kanpo loturak

aldatu
 
Wikipedian artikulu bat dago honi buruz:
Bihotz bi