Castillo Suarez
euskal idazlea
Castillo Suarez Garcia (Altsasu, Nafarroa Garaia) euskal idazlea da.
Esanak
aldatu- "Laguntasun hitzak besarkatzen dituen era guztietako harremanak egin ditut literaturari esker".
- Iturria: Argia, 2019.[1]
- "Niretzako idaztea ez da gauza terapeutiko bat, ez da hondoratuta nagoenean egiten dudan zerbait, ez da hobeki sentiarazten nauen zerbait. Pozik egiten dudan gauza bat da, aztoratuta idazten dut beti".
- Iturria: Argia, 2019.[1]
- "Nor eta zer garen ez dugu guk erabakitzen gehienetan, kontrakoa dirudien arren".
- Iturria: Argia, 2020[2]
- "Pentsamendu positiboa da gizarteko desberdintasunak justifikatzeko modu bat".
- Iturria: Argia, 2012.[3]
- "Teorian gizarte berdinduago eta orekatuago batean bizi gara, baina praktikan emakumeak lehen bezain arrotzak gara jarduera publikoan".
- Iturria: Argia, 2011.[4]
Erreferentziak
aldatu- ↑ 1,0 1,1 Suarez, Castillo. «Idazteaz». 2019ko martxoaren 3a. Argia. 2019ko ekainaren 4ean ikusia.
- ↑ Suarez, Castillo. «Argazkiez». 2020ko martxoaren 15a. Argia. 2020ko martxoaren 19an ikusia.
- ↑ Suarez, Castillo. «Pentsamendu positibo». 2012ko maiatzaren 27a. Argia. 2019ko ekainaren 4ean ikusia.
- ↑ Suarez, Castillo. «Maripili eta Manolo». 2011ko maiatzaren 15a. Argia. 2019ko ekainaren 4ean ikusia.
Kanpo loturak
aldatu- Castillo Suarez Argian (Iritzi artikuluak).