Chavela Vargas
Rantxera abeslaria
Isabel Vargas Lizano (San Joaquín de Flores, Heredia (Costa Rica), 1919ko apirilaren 17a - Cuernavaca, Mexiko, 2012ko abuztuaren 5a), Chavela Vargas izen artistikoaz ezaguna, Costa Rican jaiotako mexikar abeslaria izan zen. Rantxera musikaren interprete nabarmenenetakoa izan zen, eta genero horretan jardun duten emakumeen artean aitzindari.
Esanak
aldatu- "Alkoholismoa gaixotasun bat da, arimaren menpekotasun bat; bakardadearen gaitza, abandonuarena, jende askoz inguratuta egotearena eta, azkenean, inortxotaz ez".
- Iturria: Berria, 2019.[1]
- "Lesbiana baldin bazara, marjinala zara. Baina nik galtzak jantzi nituen, eta publikoa isilik geratu zen".
- Iturria: Berria, 2019.[1]
- "Mexikok heldu ninduen, eta esan zidan: 'Emakume egingo zaitut, gizonen lurrean heziko',"
- Iturria: Berria, 2019.[1]
- "Oso bakarrik hazi nintzen. Inoiz ez nintzen eskolako ume jolasti bat izan; ameslaria nintzen, neskato bat baimenik gabe gauerdian jaikitzen zena serenata jotzen ari ziren tokira joateko, musika entzutera eta ilargia ikustera".
- Iturria: Berria, 2019.[1]
Erreferentziak
aldatu- ↑ 1,0 1,1 1,2 1,3 Ugarte, Itziar. «Chavela, urradura indar». 2019ko apirilak 17. Berria. 2019ko ekainaren 3an ikusia.