Euskal gatazka XX. mende erdialdetik XXI. mendeko 10eko hamarkadara iraun duen gatazka izan da. Hemen, haren inguruko esanak eta aipuak biltzen dira:


  • "Bazebilen hortik panfleto bitxi bat. Bertan zer esaten zuenː gerra karlistetan dena probatu zuten; kartzelaratzea, amnistia ematea, graduazio militarrak mantentzea eta hau (hau da, euskal gatazka) jarraitzen du. Probatzen jarraitu behar da.[1] - Andrés Cassinello Guardia Zibilaren buruzagi gorena 80. hamarkadan
  • "Zorigaitza zera daː 1833tik ez dela belaunaldi (hau da, euskaldunak) bat ere ez egon, gainerako espainiarrak fusil baten atzetik ikusi ez dituenik".[2] - Andrés Cassinello Guardia Zibilaren buruzagi gorena 80. hamarkadan
  • «…Nire inguruko sektorean gehienok sentimendu nahasi batekin geratu ginela esango nuke. Batetik, arindua, agian; bestetik, astuntasuna, baita “eta orain zer ?” bat, baita “eta honetarako?” bat… orain, sentimendu horiekiko distantzia handiagoa dut, denborarekin gero eta gehiago. Gelditzen dira gatazkaren hondarrak, eta hondar horiekin fidela naiz». «Nik horrela ikusten dut. Eta ez diot horrekin inori errurik bota nahi, uste dut oso gauza kolektiboa dela eta ezin dela pertsonalizatu. Baina ondorioa izan da borroka kolektibo baten kalteak azkenean ordaintzen dituztela batzuek. Presoak eta iheslariak geratu dira oker kolektibo estrategiko-taktiko baten albo kalte bezala. Ezker abertzalearen familian konpondu gabe geratu den arazoa da, eta konpontzeko itxura handirik ez duena gaur gaurkoz».[3][4] - Ruben Sánchez Bakaikoa euskal idazlea
  • "Aurreneko irudipena da jende askok pentsatzen duela euskal gatazka bortizkeriarekin lotuta baino ez dagoela; uste dute ETA izan dela hemengo gatazkaren oinarria eta zergatia. (The Basque Contention) Liburuarekin erakutsi nahi diet hori ez dela horrela izan, ETA sortu baino askoz lehenagokoa baita gatazka. Euskal berezitasuna lehenagokoa da, eta hori landu dut, gaur egunera iritsi arte, ikusteko indarkeria gatazkaren parte garrantzitsu bat dela baina ez gatazka bera"[5] - Ludger Mees EHUko Historia katedraduna
  • «ETAkoek gerra bat zela zioten. Nik ezin nuen nire lubakikoen aurka egin, tiroren bat oker jotzen bazuten ere. Nire agintaldian Barne Ministerioan gaizki egin ziren gauzen erantzuletzat jotzen dut neure burua, baita polizien aurka dauden kasu jakinen erantzule ere»[6]. José Barrionuevo orduko Espainiako Barne Saileko burua, 2022an egindako adierazpenak.
  • «Euskal Herriko biztanleen bizikidetzari eta gure elizbarrutiari kalte gehien egiten dien arazoetako bat euskal gatazka izenez ezaguna da. Zertan datza arazo hori? Oinarri-oinarrizkoa bakarrik aipatuta, honela azal daiteke: zenbait herritarrek, bakoitzak bere ñabardurekin bada ere, euskal herria zapalduta dagoela baieztatzen dute eta haren eskubideak aitor daitezen eskatzen dute; beste herritar batzuek, ordea, errefusatu egiten dute salaketa hori, haserre, eta egoera aldatzeko saio guztiak gizarte-sistemaren aurkako eraso larria direla aldarrikatzen dute». Antonio Añoveros euskal apezpikua, 1974.

Erreferentziak

aldatu